Sopelako Udala - Zabalik “MenstruApp” ikastaroan parte hartzeko izen-emateak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik “MenstruApp” ikastaroan parte hartzeko izen-emateak

Zabalik “MenstruApp” ikastaroan parte hartzeko izen-emateak

Lilagune, Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskola programaren barruan, abenduaren 2 eta 4an (18:00etatik  20:00etara) “MenstruApp” doako ikastaroa ospatuko da Sopelan (Frontoiaren eraikina, Sabino Arana 2).

Izaskun Zarrandikoetxea Gizarte-langilea eta sexologoak eskainiko duen jarduna, neska gazteei zuzendutadago bereziki. Parte hartzaileek gorputzaren eta genitalen ezagutzan egingo dute lan, esparru soziokultural batetik abiatuta. Sexualitateaz, oro har, eta emakumeen genitalez eta hilekoaz, bereziki, beldur, aurreiritzi eta uste okerrak sortzen dituzten aginduak identifikatuko dituzte. Horrela, hilekoaren prozesu biologikoa eta emakumeen bizitzako etapak ezagutaraziko dira, baita horien inguruko bizipenak ere. Halaber, gaurkotasuneko aplikazio batzuk aztertuko dituzte eta argibideak eta materiala eskainiko da eskuzko erregistro bat egiteko (paper ez-digitala, ilargi-egutegia, diagrama eta hileroko egunkaria).

Leku kopurua mugatua izango da (9 plaza) eta izena eman den hurrenkeran esleituko dira. Beraz, parte hartu nahi duten gazteek urriaren 30a baino lehen eman beharko dute izena eta Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute. Izena emateko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edota 652 77 37 80 / 94 657 92 82 telefonoetara deitu beharko da.

Aipatzekoa da COVID- 19ren aurkako babes-neurriak aplikatuko direla, betiere osasun-agintariek ezartzen dituzten jarraibideak betez (edukiera eta distantzia mugatzea, maskara erabiltzea, hidroalkohola aplikatzea…).

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Udalak proiektu honen garapena bultzatu du, eta diagnostiko kuantitatibo zein kualitatibo bat egin du, indarkeriaren arretan esku hartzen duten erakunde arteko eragileen, udaleko politikari eta teknikarien eta indarkeriaren prebentzioan lan egiten duten elkarte eta erakundeen parte-hartzearekin. Informazio guzti hau oinarri hartuta, hautemandako erronkei aurre egiteko helburuak eta neurriak...
article thumbnail  Dokumentuak udalerrira iritsi berri diren pertsonei eskura dituzten baliabideei buruzko informazio zabala eta askotarikoa eskaintzen die, besteak beste, erroldatzeko, gizarte-zerbitzu, osasun-laguntza edo hezkuntzarako sarbiderako oinarrizko izapideei buruzkoa. Gidaren helburua pertsona horien etorrera eta gure gizartearekiko lehen harremana errazagoak izatea da, erabat integra daitezen. ...
article thumbnail  Estimulazio kognitiborako eta psikomotrizitatea hobetzeko hainbat jolasez eta ariketez osaturiko instalazioak dira. Espazioan, gainera, parte-hartzaileen arteko gizarte-harremanak sustatzen dira, bakardadeari aurre eginez eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatuz. Zirkuitua haurrentzako jokoen ondoan dago, helduentzat eta txikientzat onuragarriak diren belaunaldien arteko jarduerak...
article thumbnailGaur andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Udaleko Emakumearen Sailak omenaldi txiki bat egin nahi dio Ana de Artazatorre y Ochandategui sopeloztarrari. Tratu txarrak jasan eta senarrak espoliatutako andrazkoa, duela ia 350 urte. Andrazko ausart honek bere senarra, Martin Larraondo Salsidua, salatu zuen 1676an, tratu txarrak eta ondasunak xahutzea...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia