Sopelako Udala - Sopelako Udala “Gune Anitza” zigiluari atxiki zaio, aniztasunaren aldeko gune gisa

Sopelako Udala “Gune Anitza” zigiluari atxiki zaio, aniztasunaren aldeko gune gisa

 


Sopelak bizikidetza, dibertsitate, eskubide-berdintasuna eta benetako askatasunean oinarritutako oraina eraikitzeko konpromisoa erakusten du. Horretarako, eta aniztasuna aldarrikatzeko, LGTBIQ+ komunitatea ikusarazteko eta bere eskubideak aldarrikatzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak “Gune Anitza” zigilua eskuratu du.

Izan ere, atzo egindako udal bilkuran 2020ko irailaren 25ean bozeramaileen batzordeak aho batez onartutako aniztasunaren aldeko “Gune Anitza” zigiluari atxikitzeko adierazpen instituzionala irakurri zuen Teresa Fernanedezek, Gizarte Ekitza eta Berdintasun zinegotziak.

“Anitza izeneko manifestuari atxikimendua adieraztean, konpromisoa hartzen dugu "gure espazioa" zaindu eta berritzeko, aniztasunerako espazio modura” esan zuen zinegotziak. Ondoren, hartutako konpromisoen dekalagoa irakurri zuen:

Zigilu honen bidez, Udalak gizarte-desberdintasunen, eskubideen eta askatasunen berdintasunaren mehatxuen eta urraketen aurka egingo du lan, eta, alde horretatik, gainerako administrazioei aniztasuna, hezkuntza, ikerketa eta errespetua sustatzeko eta edozein erasoren aurkako jarrera irmoa bultzatzeko eskatzen die.

Azkenik, aipatu behar da herriko beste espazio, denda edo elkarte batzuek ere zigilu honekin bat egin dezaketela, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Departamentuaren bidez.