Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Eraso matxisten kontrako kontzentrazioa

Eraso matxisten kontrako kontzentrazioa

Maiatzaren 24an, hainbat lagun Larrabasterrako Gatzarriñe kalean elkartu ziren aurreko egunean Laudion gertatutako ustezko eraso sexista salatzeko. Kontzentrazioa Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak antolatu zuen, eta bertan izan ziren Udaleko ordezkariak, elkarteetakoak eta auzokideak. 

Emakumeen kontrako indarkeria matxista, agertzeko moduak edozein direla, biktimen oinarrizko eskubideen aurkako eraso larria da. Honen aurrean, berriro ere aldarrikatu behar dugu gaitz larri hau jendartetik desagerrarazteko gure esku ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugula.

Hori dela eta, Udal honek konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria ezarriz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatuko duela. Udal politika horren barruan, beste tresna batzuen artean, indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako tokiko protokoloa nabarmendu behar dugu.

Era berean, sopeloztarrei dei berezia egiten diegu, emakumeenganako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa har dezaten. Gaur egun oraindik jendartean hedatuta dauden jarrera eta mentalitate sexistak zalantzan jarri behar ditugu,

Amaitzeko, sopeloztarrei dei egiten diegu bihar, maiatzak 24, 19:30ean Larrabasterrako Gatzarriñe kalean (Sopela) Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak antolatu duen kontzentrazioan parte hartzera. 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail2018ko abuztuaren 1ean indarrean sartu zen seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren aldaketa,  kasu lagungarri kopurua handitu, eta orokorrean,  laguntzetarako sarbide sistema osoa hobetzen duena. Argitalpenaren esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004066 SARTUTAKO ALDAKETEN AZALPEN OHARRA...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...
article thumbnail  Uribe Kostako Mankomunitateak eta Sopelako Udalak bat egiten dute ekainaren 28an ospatuko den “Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBI+”rekin. Aniztasuna positiboa da! Giza aniztasuna normala eta naturala da. Etiketak saihestu: sailkatu eta mugatzen gaituzte. Errespetatu! Intimitatea, konfidentzialtasuna errespetatu. Arreta jarri: txarto sentiarazi dezaketen galderak daude. Aurreiritziak...
article thumbnailSopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia