Sopelako Udala - Sopelako Udalak bi laguntza berri emango ditu kirol jardueretarako eta lankidetza arloko jardueretarako.

Sopelako Udalak bi laguntza berri emango ditu kirol jardueretarako eta lankidetza arloko jardueretarako.

 


Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea. Lehenengo partida  honetan, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa da.

Bigarren deialdia lankidetzaren arloko jarduerak finantzatzeko da, garatzen diren jarduera programen funtzionamendu gastuak eta gastuak ordaintzen laguntzeko. Bigarren partida honetan, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 35.000 eurokoa da.

Sopelako Udalak interesa duten elkarte edo jarduerak gonbidatzen ditu eskaera aurkez dezaten, kontuan hartuta Sopelako udalerriarentzat interesgarriak izan behar dutela, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak gehitu, osatu edo burutzeko.

Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Sabino Arana kaleko 1ean dagoena, edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28an dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan, baita telematika bidez ere, udalaren egoitza elektronikoan: (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

Kontsultatu baseak hemen:

Bases subvención actividades deportivas 2020

bases subvención ámbito cooperación

Bi diru-laguntza horiek eskatzeko, eskabide hau bete beharko da:

Laguntza eskaera kirola eta lankidetza Solicitud subvenciones deporte y cooperación