Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak bi laguntza berri emango ditu kirol jardueretarako eta lankidetza arloko jardueretarako.

Sopelako Udalak bi laguntza berri emango ditu kirol jardueretarako eta lankidetza arloko jardueretarako.

 

  • Bi diru-laguntza horietarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an (astelehena)   hasi eta 2020ko uztailaren 6an amaituko da.

Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea. Lehenengo partida  honetan, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa da.

Bigarren deialdia lankidetzaren arloko jarduerak finantzatzeko da, garatzen diren jarduera programen funtzionamendu gastuak eta gastuak ordaintzen laguntzeko. Bigarren partida honetan, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 35.000 eurokoa da.

Sopelako Udalak interesa duten elkarte edo jarduerak gonbidatzen ditu eskaera aurkez dezaten, kontuan hartuta Sopelako udalerriarentzat interesgarriak izan behar dutela, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak gehitu, osatu edo burutzeko.

Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Sabino Arana kaleko 1ean dagoena, edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28an dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan, baita telematika bidez ere, udalaren egoitza elektronikoan: (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

Kontsultatu baseak hemen:

Bases subvención actividades deportivas 2020

bases subvención ámbito cooperación

Bi diru-laguntza horiek eskatzeko, eskabide hau bete beharko da:

Laguntza eskaera kirola eta lankidetza Solicitud subvenciones deporte y cooperación

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail 250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, eta, horren ondorioz, gutxienez 26 milioi mobilizatuko dira erosketetan. Horietatik guztietatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 620.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan, eta 5,7 milioi euroko ekarpena egingo du. Zenbateko horri gainerako erakundeen ekarpena...
article thumbnail  Diru-laguntza berri hau atzo publikatutako COVID-19aren ondorioak arintzera (16.000 euro) eta testu-liburuak eta eskola-materiala erostera (10.000 euro) zuzendutako laguntzei gehitzen zaie. Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari-orria eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere. Sopelako Udalak atzo bi...
article thumbnail  Aurten, nobedade gisa, 16.000 euro eskainiko dira COVID-19aren ondorioak arintzeko elikatzeko diru-laguntzetara. Beste 10.000 euro inbertituko dira testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko diru-laguntzetara. Interesdunek urriaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko epea Sopelako Udaletxean bertan. Pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako  beste laguntza baten oinarriak...
article thumbnailLilagune, Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeak ahalduntzeko eskola programaren barruan, abenduaren 2 eta 4an (18:00etatik  20:00etara) “MenstruApp” doako ikastaroa ospatuko da Sopelan (Frontoiaren eraikina, Sabino Arana 2).Izaskun Zarrandikoetxea Gizarte-langilea eta sexologoak eskainiko duen jarduna, neska gazteei zuzendutadago bereziki. Parte hartzaileek gorputzaren eta genitalen ezagutzan...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia