Sopelako Udala - Salerosketa eta prostituzioaren kontingentzia plana
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Salerosketa eta prostituzioaren kontingentzia plana

Salerosketa eta prostituzioaren kontingentzia plana

 

Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio sozioasistentzialetarako, identifikazio poliziala edo prozesu judizial baten esistentzia alde batera utzita.

Irizpideak bateratzeko dokumentu hau salerosketaren aurkako Foro Sozialeko kideekin partekatu da, hauek egin dituzten oharren arabera aldatu delarik. Ondoren, AAEEei helarazi zaie, Konferentzia Sektorialaren bidez.

Halaber, Genero Indarkeriaren aurkako Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntzen erakunde onuradunei ere bidali zaie Plana; izan ere, egindako proposamenaren arabera, Planean jasotako salerosketa, sexu-esplotazio eta prostituzio egoerak egiaztatzeko erakunde espezializatutzat jotzen dira.

Ondorioz, udal horretako sail eskudunek erabil dezaten, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimentzako eta prostituzio-testuinguruetako emakumeentzako Gida bidaltzen dugu, emakume hauek krisi-testuinguru honetan nora jo dezaketen informazioa izan dezaten.

Gidan ikus dezakezuenez, AAEEen baliabideez gain, eta beren lurraldean harremanetan dauden edozein GKErekin harremanetan jar daitezkeela adierazteaz gain, 24 orduko informazio-telefono batzuk sartu ditugu (lurralde-estaldura zabala duten erakunde ezagun batzuenak dira).

Gainera, bai informazio bai larrialdi telefonoei buruzko informazioa jasotzen duten kartelak bidaltzeko aprobetxatzen dugu.

Deskargatu Gida Hemen: Guía Ninguna Mujer Desprotegida

 

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia