Sopelako Udala - Lilagunek genero indarkeriari buruzko online tailerraren bigarren saioa eskainiko du maiatzaren 14an

Lilagunek genero indarkeriari buruzko online tailerraren bigarren saioa eskainiko du maiatzaren 14an

Koronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Sopelan eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan, baina osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen.

Mankomunitateak, ekimenari formatua aldatu zion eta errealitate berrira egokitu, osasun segurtasunagatik jendea pilatzea galarazita baitago. Teknologia berriei esker, ikastaroak on line eta zuzenean eskaintzera animatu dira eta lehenengo saioak oso harrera ona izan zuen.

34 emakumek jarraitu zuten pasa den maiatzaren 7an egin zen lehenengo tailerra era birtualean. Hau ikusita, ostegun honetan eskainiko den bigarren saioan parte hartzeko gonbitea luzatzen dute Berdintasun sailetik.

Hauexek tailerraren datuak eta informazioa:

·       Titulua: “Zugatik, nigatik eta emakume guztiongatik: Genero-indarkeria kasuetan identifikatzea eta jardutea”

·       Doako saioa, Maider Galarraga, Psikoterapeuta eta Genero Aholkulariak zuzenduta

·       Tailerrean, gure inguruan genero indarkeria egoeran egon daitezkeen emakumeei nola lagundu eta bidelagun izaten ikasiko da.

·       Ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da, eta interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, mezu elektroniko bat bidaliz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo WhatsApp bat 652 77 37 80 zenbakira.