Sopelako Udala - ADI Programa-Laguntza psikologikoa konfinamenduan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak ADI Programa-Laguntza psikologikoa konfinamenduan

ADI Programa-Laguntza psikologikoa konfinamenduan

Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimena da, konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira.

ADI Beti ON telelaguntza-zerbitzuaren, Guztion Artean programaren eta adinekoentzako laguntza-programen erabiltzaileei zuzenduta dago. Egoera ahulean dauden beste pertsona batzuentzat baliagarria izan daitekeela ulertuta, administrazio publikoen eta bazterkeriaren eremuko hirugarren sektore sozialeko erakundeek bidera ditzakete.

  • Helburua: laguntza psikologikoa, telefono bidezkoa eta on-line, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa, ematea aipatutako egoera horretan entzun, emozioei eutsi eta orientazioa behar duten pertsonei, gainezka egin ez dezaten. Horretarako, gizarte- eta/edo osasun-larrialdietako zerbitzuek artatu behar dituzten arrisku-egoerak detektatu eta bideratuko dira.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara.
  • Sarbidea: 688 76 82 18 telefonora deituz edo posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia