Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak irristatze kiroletan ari diren emakumeak balioan jarri ditu

Sopelak irristatze kiroletan ari diren emakumeak balioan jarri ditu

Emakumearen Astearen barruan, martxoaren 7an, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Lankidetza Sailak, Rolli it Girl Sopelaren eta Leire Garmendia Glassy dokumentalaren zuzendariaren lankidetzari esker, irristatze-kiroletan emakumeak duen egoerari buruzko Sentsibilizazio Topaketa bat antolatu zuen.

Horrela, Glassy dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldi interesgarria izan zen bertaratutakoen artean, 30 parte hartzaile inguru, gehienak surfean, skatean eta abarretan aritzen diren gazteak eta kirolari gonbidatu gisa Ainara Aymat eta June Erostarbe surflari profesionalak besteak beste. 

Ekitaldia arratsaldeko 17:30etik 20:00etara ospatu zen, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, baina 00:00ak arte luzatu zen, Girls Skate Nights izeneko komunitate horren hileroko topaketa bateko parte hartzearekin.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak  90/2020 Foru Dekretua publikatu du, urriaren 13koa, zeinaren bidez konkurrentzia libreko dirulaguntzen programaren deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onesten diren, COVID-19aren krisiak ukitu dituen turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertain eta autonomoentzat. Onuradunak Laguntzen onuradun izan ahalko dira COVID-19aren krisi ekonomikoak jotako langile autonomoak,...
article thumbnail 250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, eta, horren ondorioz, gutxienez 26 milioi mobilizatuko dira erosketetan. Horietatik guztietatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 620.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan, eta 5,7 milioi euroko ekarpena egingo du. Zenbateko horri gainerako erakundeen ekarpena...
article thumbnail  Diru-laguntza berri hau atzo publikatutako COVID-19aren ondorioak arintzera (16.000 euro) eta testu-liburuak eta eskola-materiala erostera (10.000 euro) zuzendutako laguntzei gehitzen zaie. Eskariak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra egongo da zabalik. Eskari-orria eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean, baita udal bulegoetan ere. Sopelako Udalak atzo bi...
article thumbnail  Aurten, nobedade gisa, 16.000 euro eskainiko dira COVID-19aren ondorioak arintzeko elikatzeko diru-laguntzetara. Beste 10.000 euro inbertituko dira testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko diru-laguntzetara. Interesdunek urriaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko epea Sopelako Udaletxean bertan. Pobrezia energetikoan dauden familiei zuzendutako  beste laguntza baten oinarriak...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia