Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 10ean “Emakumea eta kirola: gaur egungo egoera eta erronkak” jardunaldia Urdulizen

Urriaren 10ean “Emakumea eta kirola: gaur egungo egoera eta erronkak” jardunaldia Urdulizen

Emakunderen “2019 Berdintasunerako gunea” ekimenaren barruan Uribe Kostako Mankomunitateak “Emakumea eta kirola: gaur egungo egoera eta erronkak” izeneko jardunaldia antolatu du. Ekimena Urdulizko Kultur Etxean ospatuko da urriaren 10ean 16:00etatik 20:30era. Sarrera librea izango da

Egitaraua:

16:00/16:15: Aurkezpena: Mankomunitateko presidentea eta Urdulizko alkatea.

16:30/17:30: Zientzia Arloaren ikuspuntua: Ainhoa Azurmendi(Psikologian doktoratua, EHUn irakaslea eta aholkularia kirol arloan)

17:45 – 18:45: Uribe Kostako taldeen eta entitateen benjaminen eskarmentuetarako mahaia:

  • Peñatxuri Surf eskola
  • Barrika piragua taldea
  • UGERAGA kirol elkartea
  • Urdulizko eskubaloia
  • Plentzia kirol elkartea
  • Sopelako KURENE pilota elkartea

18:45 -19:15: Pausa kafe

19:15 – 20:15: Praktika onak eta profesioanalak:

  • Uribe Kostako hiru klub
    • Balonmano
    • Pelota
    • UGERAGA

 

  • Profesionalak:
    • Itziar Ansoleaga (Urrezko domina Sokatiran, 2018an, Txinan)
    • Andere Legina: Emakumezko Athleticeko atezaina
    • Andrea Egozkue: Eskubaloi Euskadiko Selekzioa

20:15 – 20:30 Konklusioak.(Estibalitz Anitua jardunaldien moderatzailea eta Uribe Kostako Mankomunitateko berdintasun teknikaria.


 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Estimulazio kognitiborako eta psikomotrizitatea hobetzeko hainbat jolasez eta ariketez osaturiko instalazioak dira. Espazioan, gainera, parte-hartzaileen arteko gizarte-harremanak sustatzen dira, bakardadeari aurre eginez eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatuz. Zirkuitua haurrentzako jokoen ondoan dago, helduentzat eta txikientzat onuragarriak diren belaunaldien arteko jarduerak...
article thumbnailGaur andrazkoenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, Sopelako Udaleko Emakumearen Sailak omenaldi txiki bat egin nahi dio Ana de Artazatorre y Ochandategui sopeloztarrari. Tratu txarrak jasan eta senarrak espoliatutako andrazkoa, duela ia 350 urte. Andrazko ausart honek bere senarra, Martin Larraondo Salsidua, salatu zuen 1676an, tratu txarrak eta ondasunak xahutzea...
article thumbnailAurten, pandemiaren ondorioz, urtero azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Sopelako Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea, adierazpen instituzionalaren irakurketa eta esperantzaren globoak askatzeko ekitaldia ezin da ospatu, halere, gure etxeetatik bada ere, gogoan izan ditugu indarkeria matxistaren biktima guztiak. Izan ere, ekintza sinboliko gisa,...
article thumbnail  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Arloak, azaroaren 19an eta 26ra arte luzatuko diren ekintzaz beteriko programa antolatu du. Aurten, pandemiaren ondorioz, Sopelako Udalak urtero A25ean Udaletxeko Plazan ospatzen den bateratzea ez egitea erabaki du. Gauzak horrela, hauek izango dira...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia