Ekainaren 8an "aUKera On" bigarren eskuko merkatua Urdulizen

Uribe Kostako Mankomunitateak “aUKera ON” bigarren eskuko merkatua antolatu du ekainaren 8rako Urdulizen. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu‑mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik, berrerabilpena sustatzea, eta, bestetik, zaramara ez botatzea beste batzuek erabiltzen jarrai ditzaketen produktuak.

Aurrera Araitz

Merkatuan, plastikozko tapoiak jasoko dira Araitzentzat, 2 urteko ume urduliztarrak, garuneko paralisia duela-eta, gure laguntza behar du bere beharrizanak betetzeko.

Gainera, ARAITZen aldeko dirua biltzeko, postu batean salgai jarriko dira haren amak eskuz egindako objektuak, bai eta Luna Maga moduko diseinatzaileek eta beste marka batzuek dohaintzan emandako arropa eta osagarriak ere.

Beharra zein nahiera aUKera ON da zure aukera