Uribe Kostak eta Sopelak, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBIQ+-rekin bat

 

Uribe Kostako Mankomunitateak eta Sopelako Udalak bat egiten dute ekainaren 28an ospatuko den “Harrotasunaren Nazioarteko Eguna LGTBI+”rekin.

Aniztasuna positiboa da!

Giza aniztasuna normala eta naturala da. Etiketak saihestu: sailkatu eta mugatzen gaituzte.

Errespetatu!

Intimitatea, konfidentzialtasuna errespetatu. Arreta jarri: txarto sentiarazi dezaketen galderak daude.

Aurreiritziak astindu!

Zuregan eta zure inguruan LGBTIQ+ pertsonen gainean dauden aurreiritziak, mitoak eta ideia faltsuak antzeman.

Zure hizkera zaindu!

Hizkera inklusibo eta ez sexista erabili. Hizkera homofoboa eta transfoboa saihestu. Generoa errespetatu.

Beti esku-hartu!

Aniztasuna errespetatzen ez duten komentario eta jarreran aurrean: esku-hartu beti. Ekimenak babestu.

Hezitu eta aldatu!

LGTBIQ+ pertsonekin hitzegin eta beraien errealitatea ezagutu. Bilatu, irakurri, hausnartu, ikusi, entzun: aniztasuna ezagutu eta besarkatu.

KARTELA