Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak emakumearen garapen soziolaborala eta profesionala sustatu du

Sopelak emakumearen garapen soziolaborala eta profesionala sustatu du

Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean aukerak sortzeko helburuarekin, Sopelako Udala eta redAlde plataforma (euren garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileentzako edota emakume ekintzaileak izan nahi direnentzako Aktibazio sare sozio-laborala) maiatzean bildu ziren sarearen atxikimendua gauzatzeko. Izan ere, Sopelako Udala redALDEra gehitu den lehenengo udala izan da instituzio kolaboratzaile gisa.


Bilera honi esker “Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” izeneko emakume sopeloztarren topaketa sortu zen, hain zuzen ere. Maiatzaren 18an ospatutako jardunaldiari Gontzal Hermosilla alkateak eta Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomia Sustapen zinegotziak eman zioten hasiera, Naiara Ibarzabal Gizarte ekintza eta Berdintasun zinegotziarekin eta Estibaliz Anitua Mankomunitateko Berdintasun teknikariarekin batera. Ekitaldian egoera desberdinetan dauden 20 emakume sopeloztarrek hartu zuten parte: langabezian, ekintzailetzara bideratutakoak, lanean daudenak baina lankidetzara bideratutakoak, eta abar.

Lehenik eta behin, redALDE ezagutzera eman zen, ondoren lan dinamika bat garatu zen (work café), non parte-hartzaileek beraien interesak, itxaropenak, oztopoak eta erronkak ezagutarazi zituzten. Azkenik, emakumeek erabiltzaile aktibo moduan izena eman zuten plataforman.

Jardunaldiak ekarpen anitzak jasotzeko balio izan zuen, beste batzuen artean. Ekarpen horiek, redALDEko web orrialdean daude eskuragai eta Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailari baliogarri izango zaizkio Sopelako emakumeen ahalduntzean oinarritutako mota desberdinetako politikak diseinatzeko orduan.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Apirilaren 27an, larunbata, emakumeei eskainitako Longboard jaialdi bat ospatuko da Sopelan. Ekitaldia Roll it girl elkarteak antolatu du Sopelako Udala eta Euskaltelen laguntzarekin Okasiorako gustu guztiei zuzendutako ekintza anitzak antolatu dira Landaluce kalean 11:00ak eta 22:00alk artean. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: erakusketak, emakumeentzako skate txapelketa, tailerrak,...
article thumbnailMartxoaren 28an, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien elkartea, Hirukide, Sopelako Kutzio Kultur Etxean egongo da kafe-tertulia bat egiteko. Bertan, udalerriko familia ugariekin egongo da eta bere zerbitzuak eta ekintzak aurkeztuko ditu. Honekin batera, kide ugariko familiek dituzten eskubideen gaineko informazioa helaraziko die parte hartzaileei, bai eta azken berriak ere. Parte-hartzaileen...
article thumbnailEmakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, beste behin Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea helburu duen Emakumearen Astea izenekoaren barruan. Egitarauak martxoaren 4 eta 10 bitartean Kurtzio Kultur Etxean ospatuko diren adin guztiei zuzendutako ekintza ugari jasotzen ditu: hitzaldiak,...
Martxoak 8 erakunde-adierazpena
2019eko otsailaren 26a
article thumbnail  Martxoaren 8an ospatzen den Nazioarteko Emakumearen Eguna dela eta, aurreko ostiralean, otsailak 22, Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu zuen  honako adierazpen instituzionala: BIZITZAK ERDIGUNERA! Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu feministak Martxoaren 8rako egindako emakumeen lan-etenaldi deialdiari eman zitzaion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia