Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartutako Adierazpen Instituzionala "La Manada" kasuaren ebazpenaren inguruan

Gaur eguerdian, Sopelako Udaletxe aurrean, Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute “La Manada” kasuaren erabaki judiziala eta biktimari zein familiari, beraien elkartasuna adierazi diete. 

Aldez aurretik, Sopelako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez onartu du hurrengo Adierazpen Instituzionala 2017ko uztailaren 7ko bortxaketarekin lotutako sententziaren ebazpenaren harira.