Sopelak 430.000 euro bideratuko ditu erabilera sozialeko bi erakin erosteko

 

Sopelako Udalak, guztira, 430.000 euro bideratuko ditu erabilera soziala izango duten bi eraikin erosteko. Ekimenak, Uribe Kostan, orain arte, eskaintzen ez diren zerbitzuak eskaintzea du helburu, besteak beste: adinekoentzako eguneko zentro bat eta emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat. Bi ekipamenduak, etorkizunean, Uribe Kostako Mankomunitateak kudeatuko ditu. 

Aurrekontu-aldaketa, martxoan ospatutako udaleko osoko bilkuran onartua izan zena, jendaurreko ikuskizunean egon beharko da hilabete batean zehar, Udalak diru hori erabili ahal izan aurretik. Denbora honetan, halaber, bi ondasunen eskuratzearen prozedura definitu beharko da.

Gaur egun 65 urte baino gehiagoko 8.500 pertsona daude Uribe Kostako eskualdean eta horietatik, 2.025 Sopelan bizi dira. Izan ere, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak adierazi duenez “eguneko zentroa Sopelan egotea komenigarri dela deritzogu, Uribeko Kostako populazioaren %40a hemen bizi baita”. Asko dira eguneko zentroa bezalako zerbitzu bat behar duten familiak, adinekoek behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko gai den ekipamendua, alegia. Hori dela eta, Sopelako Udalak 250.000 bideratuko ditu adinekoen erabilerari zuzendutako lokal bat erosteko. Bestalde, gainontzeko, 180.000 euroak, emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko izango dira. Zentzu honetan, Gontzal Hermosillak gehitu du “eskualdean hiru eraikin egotea aurreikusten da, baina egun, bi besterik ez daude”.

Hortaz, EAJ-PNV, PSE-EE eta  Orain Sopelak lortutako aurrekontu-akordioan bilduta dagoen bi lokal hauen erosketarekin, Uribe Kostan eskaintzen diren zerbitzu sozialen multzoa handitu egingo da.