Sopelako Udala - Sopelak 430.000 euro bideratuko ditu erabilera sozialeko bi erakin erosteko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak 430.000 euro bideratuko ditu erabilera sozialeko bi erakin erosteko

Sopelak 430.000 euro bideratuko ditu erabilera sozialeko bi erakin erosteko

 

  • Udaleko osoko bilkurak onartu duenez, 250.000 euro adinekoentzako lokal bat erosteko bideratuko dira eta beste 180.000 euro emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko.

Sopelako Udalak, guztira, 430.000 euro bideratuko ditu erabilera soziala izango duten bi eraikin erosteko. Ekimenak, Uribe Kostan, orain arte, eskaintzen ez diren zerbitzuak eskaintzea du helburu, besteak beste: adinekoentzako eguneko zentro bat eta emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat. Bi ekipamenduak, etorkizunean, Uribe Kostako Mankomunitateak kudeatuko ditu. 

Aurrekontu-aldaketa, martxoan ospatutako udaleko osoko bilkuran onartua izan zena, jendaurreko ikuskizunean egon beharko da hilabete batean zehar, Udalak diru hori erabili ahal izan aurretik. Denbora honetan, halaber, bi ondasunen eskuratzearen prozedura definitu beharko da.

Gaur egun 65 urte baino gehiagoko 8.500 pertsona daude Uribe Kostako eskualdean eta horietatik, 2.025 Sopelan bizi dira. Izan ere, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak adierazi duenez “eguneko zentroa Sopelan egotea komenigarri dela deritzogu, Uribeko Kostako populazioaren %40a hemen bizi baita”. Asko dira eguneko zentroa bezalako zerbitzu bat behar duten familiak, adinekoek behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko gai den ekipamendua, alegia. Hori dela eta, Sopelako Udalak 250.000 bideratuko ditu adinekoen erabilerari zuzendutako lokal bat erosteko. Bestalde, gainontzeko, 180.000 euroak, emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko izango dira. Zentzu honetan, Gontzal Hermosillak gehitu du “eskualdean hiru eraikin egotea aurreikusten da, baina egun, bi besterik ez daude”.

Hortaz, EAJ-PNV, PSE-EE eta  Orain Sopelak lortutako aurrekontu-akordioan bilduta dagoen bi lokal hauen erosketarekin, Uribe Kostan eskaintzen diren zerbitzu sozialen multzoa handitu egingo da.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia