Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 12.000 euro bideratuko ditu eskola-materiala eta hornidura energetikoa ordaintzeko diru-laguntzetara

Sopelako Udalak 12.000 euro bideratuko ditu eskola-materiala eta hornidura energetikoa ordaintzeko diru-laguntzetara

 

  • Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko.
  • Hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta dauden laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko.

Zailtasun ekonomikoak dituzten sopeloztarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen jarraitzeko helbuarekin, Sopelako Udalak guztira 12.000 euro bideratuko ditu testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko eta hornidura energetikoa ordaintzeko diru-laguntzetara.

Gontzal Hermosillak, Sopelako alkateak adierazi du “Udalak pertsona guztiei bizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko lanean jarraitzen du”. Izan ere orain dela gutxi, “pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea helburu duten laguntzak jarri genituen martxan eta oraingoan, hornidura energetikoak eta euren seme-alaben eskola-materiala erosteko zailtasunak dituzten familiak lagundu nahi ditugu”.

Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzak

Diru-laguntza hauek Sopelako ikastetxe publikoetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta 2017-2018 ikasturterako eskola-material didaktikoa eta testu-liburuak erosteko gastuetan laguntzea dute helburu.

Laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta ikasle bakoitzeko emango da, nahiz eta familia-unitate bakoitzean bat baino gehiago izan. Haur hezkuntzako ikasleek gehienez 150 € jasoko dituzte testu-liburuak ordaintzeko eta 30 € eskola-materiala ordaintzeko. Lehen hezkuntzako ikasleek aldiz, 250 € jasoko dituzte gehienez testu-liburuentzako eta 40 € eskola-materiala ordaintzeko.

Interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko.

Energi pobrezian dauden familientzako diru-laguntzak

Familiek gizartean baztertuta geratzeko arriskurik izan ez dezatela helburu duten diru laguntza hauek 2017ko hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta daude. Ildo horretan, errenta-maila txikia duten pertsona eta familia-unitateei, langabeei, pentsiodunei, LGS, SBE eta antzekoak jasotzen dituztenei zuzenduta daude.

Kasu honetan ere, laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta hauen bidez, laguntza eman nahi da familia-unitatearen ohiko etxebizitzan 2017an gastatutako elektrizitatea, gasa edo erabiltzen den beste edozein erregai ordaintzeko.

Interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak “aUKera ON” bigarren eskuko merkatua antolatu du ekainaren 8rako Urdulizen. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu‑mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik,...
article thumbnailMaiatzaren 24an, ostirala, Bikarte elkartearen hitzaldia ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean. Ekimena 18:30ean hasiko da eta helburua Bikarteren proiektua azaltzea da. Izan ere, elkarte honek, Errusia eta Bielorrusiako erradiazio zonaldeetako adinez txikikoen aldi baterako egonaldiak antolatzen ditu Euskadin eta harrera familiak behar dituzte. Egun 250 bazkide baino gehiagok osatzen dute, modu...
article thumbnailMartxoaren 28an, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien elkartea, Hirukide, Sopelako Kutzio Kultur Etxean egongo da kafe-tertulia bat egiteko. Bertan, udalerriko familia ugariekin egongo da eta bere zerbitzuak eta ekintzak aurkeztuko ditu. Honekin batera, kide ugariko familiek dituzten eskubideen gaineko informazioa helaraziko die parte hartzaileei, bai eta azken berriak ere. Parte-hartzaileen...
article thumbnailEmakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, beste behin Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea helburu duen Emakumearen Astea izenekoaren barruan. Egitarauak martxoaren 4 eta 10 bitartean Kurtzio Kultur Etxean ospatuko diren adin guztiei zuzendutako ekintza ugari jasotzen ditu: hitzaldiak,...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia