Irekita Sopelako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

 

Sopelako Udalak udalerriko etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen programa bat jarri du martxan helburu bikoitzarekin. Alde batetik, pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta bestetik, modu orokorrean, Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea.

Horretarako Udalak, 40.000 euro bideratuko ditu. Interesa duten pertsonek, urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian (Sabino Arana, 1), edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan (Gatzarriñe, 2).

Gontzal Hermosillak Sopelako alkateak, aitortu du “Sopelan etxebizitza egokiak alokatzeko zailtasunak dituzten pertsonak daude, hori dela eta Udalak laguntza ekonomiko hauek abiarazi ditu herritar guztiei etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko eta hauei bere etxebizitzaren alokairuaren ordainketa egitea errazagoa izan dadila lortzeko xedez”. Halaber, gehitu nahi izan du “etxebizitza arloan konponbideak eskaintzeko aurrerapausoak ari gara ematen, etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzeko, arrazoizko prezioan etxebizitzak eskuragarriagoak izan daitezen”.

Onuradunak

Bi adin-multzo ezberdinduko dira: 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak (A-Modalitatea) eta 36 urtetik gorako pertsonak (B-Modalitatea). “A” modalitateari emango zaion kopururik handiena 20.000 eurokoa izango da eta “B” modalitateri beste 20.000 eurokoa.

Diru-laguntzen onuradun izan daitezke, gutxienez, baldintza hauek guztiak betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiak:

Interesa duten pertsonek, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago Sopelako herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarri erregulatzaileetan kontsultatu ahal izango dute.