Ostiral honetan, “Haurren transexualitatea. Ulertu lagundu ahal izateko” hitzaldia

 

Sopelako Udalak, Chrysalis Euskal Herriarekin elkarlanean, “Haurren transexualitatea. Ulertu lagundu ahal izateko” izeneko hitzaldia antolatu du. Jarduna ostiral honetan izango da, irailak 29, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Doakoa izango da eta Bea Sever, Chrysalis EH-ko kidea izango da hizlaria.