Sopelako Udaleko Bozeramaleen Batzordearen adierazpena, irailaren 17ko erasoa dela eta

Pasa den irailaren 17an, igandea, gure herrian emakume bat jo eta jasan behar izan zituen sexu-abusuengatik, Sopelako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, aho batez, erabateko gaitzespena azaldu nahi du mota guztietako biolentzia adierazpenen aurrean, eta laguntasuna azaldu nahi dio erasoa jasan duen andreari.

Beraz, Sopelako Udalak, ondoko hau adieraztea onartu du:

  1. Gaitzesteaz gain, gure haserrea erakutsi nahi dugu, irailaren 17an, gure herrian, andre batek izandako erasoagatik.
  2. Elkartasuna eta laguntza azaldu nahi diogu erasoa jasan zuen andreari eta bere inguru hurbilenari, baita abusu sexisten eta erasoen biktima diren emakume guztiei ere.
  3. Gaitzetsi egiten ditugu emakumeak errespetatzen ez dituzten jarrera guztiak, hasi keinu eta jarrera sexistetatik eta eraso muturrenekoetara.
  4. Gertatu dena argitzeko ikerketa azkar eta zehatza egitea exijitzen dugu, eta, behar balitz, erantzukizun oro garbi azaltzea.
  5. Sopeloztarrei dei egiten diegu ez daitezen geldi eta isilik egon, eta abusu sexisten konplizitate keinu guztiak arbuiatzeko eskaria egiten diegu.