Sopelako Udaleko Bozeramaleen Batzordearen adierazpena emakume batek jasandako erasoa dala eta

Gaur gauean, gure herrian andre batek erasoa jasan du, horren aurrean, Sopelako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, ahobatez, erabateko gaitzespena azaldu nahi du mota guztietako biolentzia adierazpenen aurrean, eta laguntasuna azaldu nahi dio erasoa jasan duen andreari.
 
Beraz, Sopelako Udalak, ondoko hau adieraztea onartu du:
 
1) Gaitzesteaz gain, gure haserrea erakutsi nahi dugu, gauean, gure herrian, andre batek izandako erasoagatik.
 
2) Elkartasuna eta laguntza azaldu nahi diogu erasoa jasan duen andreari eta bere inguru hurbilenari, baita eraso sexisten biktima diren emakume guztiei ere; euren esku ipintzen ditugu beharrezko baliabide psikologiko eta juridiko guztiak.
 
3) Gaitzetsi egiten ditugu emakumeak errespetatzen ez dituzten jarrera guztiak, hasi keinu eta jarrera sexistetatik eta eraso muturrenekoetara.  
 
Gertatu dena argitzeko ikerketa azkar eta zehatza egitea exijitzen dugu, eta, behar balitz, erantzukizun oro garbi azaltzea.
 
4) Sopeloztarrei dei egiten diegu ez daitezen geldi eta isilik egon, eta eraso sexisten konplizitate keinu guztiak arbuiatu ditzatela. 
 
5) Herritarrei dei egiten diegu emakumeen kontrako indarkerien aurrean gaitzespena aktiboki erakustera eta animatzen ditugu gaitzesteko eta arbuiatzeko datozen egunetan egingo diren manifestazioetan parte hartzera.
 
BIHAR, IGANDEA, EGUERDIKO 12:00ETAN, 15 MINUTUKO ELKARRETARATZEA EGINGO DA, UDALETXE AURREAN ERASOA GAITZESTEKO.