Uribe Kostak zaintzaileen gizarte onarpenerako kanpaina bat abiarazi du

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko beste Udalekin elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak gizartean ikusgai egiteko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainaren helburua, menpekotasuna duen inguruko adineko pertsona bat egunero eta etengabe zaintzen duten pertsona guztiei onarpen sozial egitea da.

Egunero denbora luzez eta dedikazio handiz egiten den zaintza-lanaren aitortza; eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzaren gaineko eta etengabeko zaintza horrek eragiten dituen ondorio fisiko, psikiko eta sozialen gaineko sentsibilizazioa.

Ekimen hau Zainduz Programaren baitan kokatzen da, menpekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei babesa emateko programaren baitan alegia, eta zaintza-lana egiten jarraitzeko beharrezko bide eta tresnak emanez laguntzeko hartutako konpromisoa du sorburu.

Nor Uribe Kostako Mankomunitateko herritarrak baino hoberik zaintzaile horiek ikusgai egiten laguntzeko! Horretarako herritarren laguntza eskatzen da, zaintza lanetan diharduten pertsonak identifikatzen laguntzeko.

Helburu hori lortze aldera, garrantzitsua da zaintzaileren bat ezagutuz gero, eta egiten duen lanagatik omendu behar dela uste izanez gero, hautagai gisa proposatzea. 

Hautagaitzak 2017ko maiatzaren 2a eta irailaren 4a bitartean proposatu daitezke.

Bi bide daude horretarako:

Informazio hau eskura izango da inprimakia aurkezteko puntuetan, baita zahar-etxeetan, osasun zentroetan eta kultur etxeetan ere.

Kanpainaren bidez identifikatutako pertsonei omenaldia egingo zaie azaroaren 10ean, Urdulizko Kultur Etxean.