Sopelako Udala - Uribe Kostak zaintzaileen gizarte onarpenerako kanpaina bat abiarazi du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostak zaintzaileen gizarte onarpenerako kanpaina bat abiarazi du

Uribe Kostak zaintzaileen gizarte onarpenerako kanpaina bat abiarazi du

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Ekintza Sailak, Sopelako Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko beste Udalekin elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak gizartean ikusgai egiteko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainaren helburua, menpekotasuna duen inguruko adineko pertsona bat egunero eta etengabe zaintzen duten pertsona guztiei onarpen sozial egitea da.

Egunero denbora luzez eta dedikazio handiz egiten den zaintza-lanaren aitortza; eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzaren gaineko eta etengabeko zaintza horrek eragiten dituen ondorio fisiko, psikiko eta sozialen gaineko sentsibilizazioa.

Ekimen hau Zainduz Programaren baitan kokatzen da, menpekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei babesa emateko programaren baitan alegia, eta zaintza-lana egiten jarraitzeko beharrezko bide eta tresnak emanez laguntzeko hartutako konpromisoa du sorburu.

Nor Uribe Kostako Mankomunitateko herritarrak baino hoberik zaintzaile horiek ikusgai egiten laguntzeko! Horretarako herritarren laguntza eskatzen da, zaintza lanetan diharduten pertsonak identifikatzen laguntzeko.

Helburu hori lortze aldera, garrantzitsua da zaintzaileren bat ezagutuz gero, eta egiten duen lanagatik omendu behar dela uste izanez gero, hautagai gisa proposatzea. 

Hautagaitzak 2017ko maiatzaren 2a eta irailaren 4a bitartean proposatu daitezke.

Bi bide daude horretarako:

  • Utzi proposamen-inprimakia Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizeko Udaletxeetan, Kultur etxeetan, Jubilatuen etxeetan eta Kiroldegietan dauden kutxetan, edo Mankomunitateko Egoitzan aurkeztu (Gatzarriñe 4, Larrabasterra - Sopela). 
  • Bidali proposamena posta elektronikoz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Informazio hau eskura izango da inprimakia aurkezteko puntuetan, baita zahar-etxeetan, osasun zentroetan eta kultur etxeetan ere.

Kanpainaren bidez identifikatutako pertsonei omenaldia egingo zaie azaroaren 10ean, Urdulizko Kultur Etxean.

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia