Sopelako Udalak HESI programa bidez teknologia berrien arloko hezkuntza sustatzen du

Sopelako Udala, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko sailaren bitartez, joan den martxoaren 14tik HESI programa garatzen ari da, udalerriko langabetuak teknologia berrietara eta lan merkatuan berauek eskaintzen dituzten abantailetara hurbiltzeko.

Teresa Fernández, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko sailaren zinegotziak adierazi duenez, “Integrando Fundazioaren bidez egun Udala garatzen ari den Sopelako PAIL (Inklusio Sozio-Laboralean Laguntza Plana) programaren osagarri gisa sortutako ekimena da, non parte hartzaileen artean teknologia berrien inguruan gabeziak eta eskakizunak antzeman ziren”.

HESI programaren kontratazioa, Udalaren aldetik, Enplegu eta Ekintzailetza sustatzeko Plan Estrategikoaren esparruan sortzen da: Sopela 2020. HESI IGLOO Bilbaoren proiektu bat da, Mondragon Unibertsitatetik datozen 14 ekintzailez osatutako enpresa gazte bat, 3 sektore estrategikoren inguruan proiektuak garatzen dituztenak: Hezkuntza, Teknologia eta Barne-ikasketa, ezagutzaren integrazioa era natural eta zuzen batez egitea lortzen duen Learning by doing (eginez ikasi) metodologiarekin.

HESI, teknologia berrien arloko heziketa

HESI udalaren lokaletan garatzen da tailer edo lantegi eran. Berauetan parte hartzaileek Internet eta berau eratzen duten tresna desberdinen garrantziaz ohartzen dira, ordenagailua, bere osagaiak, programa desberdinak (Word, Excell, PPT, e-maila)  ezagutzen ikasten dute, eta sare sozialen (Facebook, Twiter,  Instagram edo Linkedin)  erabileran ere trebatzen dituzte hezkuntza eta lan-munduan txertatzeari begira.

Behin teknologia berrien inguruan ikasi eta beharrezko ezagutzak hartuta, bigarren fase bat garatuko da, HESI-II, 3 astetan zehar 3 orduko saioetan. Oraingo honetan, parte hartzaileek bere asmoak azalduko dituzte eta enpresa-proiektu baten ideia simulatuko dute Sopelako udalerria eta bere ingurunearen hobekuntzan oinarrituz esparru desberdinetan. Negozio ideiak Pitching edo Business Model Canvas tekniken bidez aurkeztuko dira.

Azpimarragarria, gainera, fiskalitate, kontabilitate, marketin, Service Desing, finantziazio-iturri, etab. arloetan  heziketa jasoko dutela. Proiektuak edo negozio ideiak eginda, berauek Sopelako herritarren aurrean publikoki erakutsiko dira.