Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak HESI programa bidez teknologia berrien arloko hezkuntza sustatzen du

Sopelako Udalak HESI programa bidez teknologia berrien arloko hezkuntza sustatzen du

Sopelako Udala, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko sailaren bitartez, joan den martxoaren 14tik HESI programa garatzen ari da, udalerriko langabetuak teknologia berrietara eta lan merkatuan berauek eskaintzen dituzten abantailetara hurbiltzeko.

Teresa Fernández, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko sailaren zinegotziak adierazi duenez, “Integrando Fundazioaren bidez egun Udala garatzen ari den Sopelako PAIL (Inklusio Sozio-Laboralean Laguntza Plana) programaren osagarri gisa sortutako ekimena da, non parte hartzaileen artean teknologia berrien inguruan gabeziak eta eskakizunak antzeman ziren”.

HESI programaren kontratazioa, Udalaren aldetik, Enplegu eta Ekintzailetza sustatzeko Plan Estrategikoaren esparruan sortzen da: Sopela 2020. HESI IGLOO Bilbaoren proiektu bat da, Mondragon Unibertsitatetik datozen 14 ekintzailez osatutako enpresa gazte bat, 3 sektore estrategikoren inguruan proiektuak garatzen dituztenak: Hezkuntza, Teknologia eta Barne-ikasketa, ezagutzaren integrazioa era natural eta zuzen batez egitea lortzen duen Learning by doing (eginez ikasi) metodologiarekin.

HESI, teknologia berrien arloko heziketa

HESI udalaren lokaletan garatzen da tailer edo lantegi eran. Berauetan parte hartzaileek Internet eta berau eratzen duten tresna desberdinen garrantziaz ohartzen dira, ordenagailua, bere osagaiak, programa desberdinak (Word, Excell, PPT, e-maila)  ezagutzen ikasten dute, eta sare sozialen (Facebook, Twiter,  Instagram edo Linkedin)  erabileran ere trebatzen dituzte hezkuntza eta lan-munduan txertatzeari begira.

Behin teknologia berrien inguruan ikasi eta beharrezko ezagutzak hartuta, bigarren fase bat garatuko da, HESI-II, 3 astetan zehar 3 orduko saioetan. Oraingo honetan, parte hartzaileek bere asmoak azalduko dituzte eta enpresa-proiektu baten ideia simulatuko dute Sopelako udalerria eta bere ingurunearen hobekuntzan oinarrituz esparru desberdinetan. Negozio ideiak Pitching edo Business Model Canvas tekniken bidez aurkeztuko dira.

Azpimarragarria, gainera, fiskalitate, kontabilitate, marketin, Service Desing, finantziazio-iturri, etab. arloetan  heziketa jasoko dutela. Proiektuak edo negozio ideiak eginda, berauek Sopelako herritarren aurrean publikoki erakutsiko dira.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Udaleko osoko bilkurak onartu duenez, 250.000 euro adinekoentzako lokal bat erosteko bideratuko dira eta beste 180.000 euro emergentzia kasuetarako etxebizitza sozial bat eskuratzeko. Sopelako Udalak, guztira, 430.000 euro bideratuko ditu erabilera soziala izango duten bi eraikin erosteko. Ekimenak, Uribe Kostan, orain arte, eskaintzen ez diren zerbitzuak eskaintzea du helburu, besteak beste:...
article thumbnail  60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa, bi modulutan banatuko da eta Kurtzio kultur etxean egingo da otsailaren 23an eta martxoaren 2an. Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea Osakidetzako Osasun Zentroan, Kurtzio Kultur Etxean edota Gizarte Zerbitzuko Bulegoan.   Adineko pertsonen artean istripuak ekiditen laguntzeko eta lesio larriak eragiten...
article thumbnail  Testu-liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik aurrera 2017/12/27) izango dute eskariak Sopelako Udaletxean entregatzeko. Hornidura energetikoen gastuak ordaintzen laguntzera bideratuta dauden laguntzen zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da eta interesa duten pertsonek 10 eguneko epea (gaurtik...
article thumbnail   Hauen bidez, Udalak pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea du helburu. Interesa duten pertsonek, urtarrilaren 17ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan. Sopelako Udalak udalerriko etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzen programa bat...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia