Sopelako Udalak animalien adopzioa bultzatzen du

 

Sopelako Udalak bizilagunak animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak adoptatzera animatzen ditu. Horietako batzuk zentroan bertan jaiotakoak dira, beste batzuk, aldiz, Sopelako kaleetan agertu eta identifikatu izan ez diren animaliak dira.

Gaur egun katu bat eta hamar txakur baino gehiago daude instalazioetan. Erabiltzaileek animali horien zerrenda eta dagokien fitxa kontsultatu ahal izango dute, Kontsistorioak udal webgunean martxan jarritako espazioaren bitartez: http://sopelaudala.org/index.php/eu/iraunkortasuna-menu/animaliak-adopzioa

Nabarmentzekoa da ere, animali hauek adoptatu nahi dituzten pertsonek zentroaren instalazioak bisitatu dezaketela. Bertan, langileek animali bakoitzaren ezaugarriak eta adoptatzerakoan jarraitu beharreko pausuak eta bete beharreko legeak azalduko dizkiete. Iurretan (Amatza auzoa, 5) dagoen zentroaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.