Uribe Kostako Mankomunitateak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko xedez, Uribe Kostako Mankomunitateak  martxoaren 8rako ekitaldi nagusi bat antolatu du Barrikako Udaletxe Plazan. Jardunaldia 12:30etan hasiko da euskal dantza erakusketa txiki baten bidez, eta ondoren, Aita Gotzon  Abesbatzak ongietorria emango die bertaratutako guztiei. Jarraian, Barrikako Emakumeen ibilbide eta bizitzari buruzko azterketaren liburua aurkeztuko da. Beste alde batetik, “So(n)roridades” antzezlana (Emakumeen Hitzaren eskutik) eta Tai-Txi erakusketa bat ere antolatu da. Ekintza hauen guztien ondoren, martxoaren 8ko adierazpenak irakurriko dira, trikitixa eta euskal dantza jardun baten bitartez bukatuko direnak. Amaitzeko, luntx bat egongo da.

Halaber, ekintzak asteburura arte luzatuko dira. Izan ere, emakumeentzako kirol froga ugari prestatu dira. Larunbatean, hilak 11, arratsaldean, tenis txapelketa hasiko da (finala igandean, 10:00etan) eta martxoaren 12an, 10:30etan piragua eta paddel surf ekintza bat egingo da ibaian eta azkenik, 11:00etan, futbol partida hasiko da Barrikako futbol zelaian.