Sopelako saltoki eta ostalaritza lokalek Aimar del Pozo laguntzen jarrai dezakete

Bat egin Aimarrekin
Bestelako herritar guztiak bezala, Sopelako saltoki eta ostalaritza lokalek ere Aimar del Pozo sopeloztar gaztearen ekimen solidarioarekin bat egiten jarrai dezakete. Horretarako, dirua ES 36 2100 4952 1521 0014 5847 kontu korrontean sartu beharko dute, komertzio edo lokalaren izena zehaztuz.

Bildutako diru guztia Aimarren gaixotasuna ikertzera edota tratatzera bideratuko da. Aimarrek tetraparexia du, elbarritasun zerebralak sorrarazten duen gaixotasuna da eta errehabilitazio prozesua oso garestia da.

Kanpainarekin bat egin eta diruz laguntzen duten establezimenduei aipamen berezia egingo zaie euskarri desberdinen bitartez, euren ekarpena eta elkartasuna eskertuz. Establezimenduen izenak "Bizi Gabonak Sopelan" kanpainaren amaieran emango dira aditzera, unera arte bildutako dirua ezagutaraziko den data berean, hain zuzen ere.