Oraindik ere Aimar del Pozorekin kolabora dezakezu

Sopela Aimarrekin- Olentzero
Sopela Aimar del Pozori laguntzeko dirua biltzen ari da Gabon hauetan. Aimarrek tetraparexia du, elbarritasun zerebralak sorrarazten duen gaixotasuna da eta errehabilitazio prozesua oso garestia da.

Kausarekin bat egin nahi dutenek, diruz lagundu dezakete:

- Kontu korronte zenbakia: ES 36 2100 4952 1521 0014 5847
- Sopelako saltoki eta ostalaritza guneetan jarritako itsulapiko solidarioak

Era berean, Urgitxieta plazan abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra arte instalatutako izotz pistaren sarrerekin (1 euro) bildutako diru guztia ere Aimarren gaixotasuna ikertzera edota tratatzera bideratuko da.

"Bizi Gabonak Sopelan" kanpaina bukatutzean, momentura arte bildutako dirua aditzera emango da.