Sopelako Udala - Beldur Barik autobusak Urdulizera joateko prest!
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Beldur Barik autobusak Urdulizera joateko prest!

Beldur Barik autobusak Urdulizera joateko prest!

Beldur Barik topaketa
Bi hilabete pasatu dira eta laster Urduliz-eko bidea hartuko dugu Beldur Barik 2016 Topaketa ospatzeko. Azaroaren 26ean Urdulizen izango da. Beldur Barik Lehiaketa 2016aren epea amaitzear da eta zure lana saritua izan den ala ez Topaketaren egunean jakin dezakezu! Egun horretan egingo duguna ezagutu nahi duzue? Hementxe duzue egitaraua!

16:30-17:00ak aldera gure Beldur Barik autobusetan helduko gara, edota beste edozein garraiotan! Garrantzitsuena heltzea baita! Kultur Etxean Ongietorria izango dugu, eta hortik tailerretara! Aurten tailer berriak ditugu, beste urtetan ere egindako batzuk... guztiak gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen laguntzen digutenak! Gure Beldur Barik Jarrera lantzeko balio digutenak! Datorren asteazkenean tailerrei buruzko informazioa emango dizuegu.

Tailerren ostean, sari banaketa izango dugu!

Autodefentsa, perkusioa, gorputzak, mugimendua, maskulinitate hegemonikoarekin apurketa, sexua, ligatzea, Beldur Barik musika... Azaroaren 26a heltzeko irrikitan gaude, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan! Ezin duzue galdu! Zatozte gurekin Beldur Barik Jarrera landu eta zabaltzera!

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin lankidetzan, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko tailerra antolatu du 14 urtetik gorako nerabeentzat. Tailerra doakoa izango da, eta irailaren 30ean egingo da, 17:30etan, Sopelako Gurutze Gorriaren bulegoan. Izen-emateak posta elektronikoz egin beharko dira, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta...
article thumbnail "Anitzak gara, Berdinak gara" lelopean, kanpaina Bizkaibuseko 4 markesinatan (Larrabasterran eta Sopelan) ikusi ahal izango da eta LGTBI kolektiboarekiko edozein diskriminazio edo indarkeria saihestearen beharra ikusarazi nahi du. Kontzientziazio-kanpaina honen barruan, Udalak 200 kartel banatuko ditu udalerriko saltokien bidez eta 500 poltsa eta oroimenezko txapa ere banatuko ditu Turismo...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia