Matrikulazioak D ereduan egiteko deia egin du Udalak

Gaur, otsailak 3, hasi da aurtengo matrikulazio kanpaina. Beste urte batez, datorren ikasturterako ikasleak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko diren erabakitzeko unea da. Oraindik Euskal Herri osoan Euskara ofiziala ez den honetan, matrikulazioak gure hizkuntzaren etorkizunaren aldeko urratsa izatea lortu behar dugu.

A, G, TIL eta PAI ereduek ez dute euskalduntzen. B ereduan 2/3ak ez dira euskalduntzen. D ereduan 1/3 ez da euskalduntzen.

Datuok kezkagarriak izanik, bide luzea dugu oraindik egiteko euskalduntzen duen eredu bakarraren alde.

Bide beretik, azken asteetan  Euskararen  D ereduko irakasleen eta euskal hezkuntzaren kontra emandako urratsek kezka sortzen digute; Nafarroako hezkuntza komunitateak eta eremu politiko zabalak egindako salaketa irmoa babesten dugu.

Honekin guztiarekin, ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eredu bakarraren bidean, D ereduan matrikulatzeko deia egiten diegu herritarrei ondorengoa aldarrikatuz:

•               Egungo A, B, G, TILL eta PAI ereduek ez dute osotasunean euskalduntzen.

•               Ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eredua aldarrikatzen dugu.

•               Euskaraz matrikulatzeko deia egiten dugu.