Irailetik aurrera... kiroldegiko jarduerak ere euskaraz!

Sopelako kiroldegiko jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera aztertzeko asmoz, martxotik aurrera ‘ Sopelan kirolean ere euskaraz’ kanpaina abiatu zen.

Aitxu! Euskara Taldeak, Sopelako Udalak eta Serviociok (herriko kiroldegia kudeatzen duen enpresak) batera egin dugu lan proiektuak aurrera egin dezan.

Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan ere ez da euskararentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian eskuragarri egon den inkestako parte-hartzaileen %80k ikastaroak euskaraz egiteko gogoa agertu duenez, Serviocioko plangintza berriak Zikloa, Pilates eta Bizkarreko Tonifikazioa euskaraz egiteko eskaintza zabalduko du.

Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zareten protagonistoi, gure kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu, proiektu hau aurrera eramateko prest agertu zaretelako eta eredua izan zaretelako; partehartzaileon zerrenda hauxe:

Parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), igerilariak (Oreina Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta Joseba Momoitio), pilotariak (Lejonagoitia familia,  Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre, Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelona eta Jose Angel Iribar), bodyboardlariak (Eunate Aguirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez, Ander Garaizar eta Milos Mallol)

Ezin aipatu gabe utzi, kanpaina honetako kolaboratzaileak:

Makillatzailea: Ibone Prats  

Argazkiak: Foto Xabier Denda

Grafika: www.dorsoestudio.com