Zu hemen zaude: Hasiera EUSKARA ETA HEZKUNTZA Gidabaimena euskaraz

Gidabaimena euskaraz

GIDABAIMENA ATERATZEKO AZTERKETA TEORIKOA EUSKARAZ EGITEAGATIK DIRU- LAGUNTZAK

1. Xede nagusia
Sopelako Udalaren irudiko, Euskararen Legea (10/82 Legea, Oinarrizkoa) onetsi zenetik, bere organoek onartutako ordenantzak eta planak kontuan hartuta, beharrezkoa da herritarren artean euskara sustatzea, euskararen erabileraren normalizazioa helburu.
Udalak, horretarako, berak antolatzen dituen kanpaina batzuetan, beharrezkotzat jotzen du euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak eskaintzea, betiere Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoan jasotako hainbat ekintzarekin bat jokatuta.

2. Onuradunak
Eskatzaileak, Sopelan erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteak izango dira, gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin dutenak.

3. Baldintza orokorrak
3.1. Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin beharko da, eta Trafiko Zuzendaritzak horrela izan dela ziurtatu beharko du.
3.2. Gidabaimena euskaraz kanpainan parte hartu duen autoeskolaren batean atera beharko da gidabaimena.
3.3. Eskaria aurkeztu orduko, matrikula ordainduta eduki beharko da.
3.4. Diru-laguntza eskatu ahal izateko, azterketa eginda izan behar da.
3.5. Diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein erakunde publikok zein pribatuk ematen dituen diru-laguntzekin, baina diru-laguntza guztien artean ezin izango da jaso matrikularen zenbatekoa baino gehiago.
3.6. Ordenantza honen 8. puntuan zehaztutako kasuetan sartuta ez izatea.

4. Diru-laguntzen zenbatekoa
Diru-laguntza matrikula ordaintzeko izango da, eta hor ez dira azterketa-tasak sartuko.
Diru laguntzetarako mugak hurrengoak izango dira: — Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik, eskatzaileak matrikularen %75a jaso ahal izango du —gehienez ere 150 euro—.
— Azterketa praktikoa euskaraz egiteagatik, eskatzaileak doan jaso ahal izango du lehenengo eskola praktikoa —gehienez ere 50 euro—.

5. Eskariak eta agiriak
5.1. Eskari-orria Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan aurkeztuko da. 

 

5.2. Eskariak aurkezteko epeak: abuztuaren 1etik abenduaren 30era arte..
5.3. Aurkeztu beharreko agiriak:
— Eskari-orria, behar bezala beteta.

— Erroldaren udal-egiaztagiria — NANaren fotokopia.
— Egin den matrikularen agiriak:

• Matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
• Lehenengo eskola praktikoa ordaindu izanaren frogagiria.
• Matrikula edo eskola praktikoa zein autoeskolatan egin duen egiaztatzen duen agiria.
• Dagokion azterketa euskaraz egin izanaren ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritzak emana.
5.4. Akats-zuzenketak: Eskatzen diren agiri guztiak aurkezten ez badira edo aurkeztutakoetan akatsik bada edo daturik falta bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, agiriak aurkeztu edo akatsak zuzentzeko. Eskatzaileak epe horretan ez badu ezer aurkezten edo zuzentzen, diru-laguntza eskariari uko egiten diola ulertuko da.

6. Eskariak tramitatu eta interpretatzea
Euskara Zerbitzuak eskariei buruzko txostena egingo du, eta hori abiapuntutzat hartuta, Euskara Arloaren zinegotziak Tokiko Gobernu Batzarrera eramango du gaia, bertan irizpena eman dadin. Azkenik, irizpen horren arabera, Alkatetza- Udalburutzak ebatziko ditu eskariok.

7. Aurrekontua
Ordenantza honen arabera jasoko diren eskariei aurre egiteko, Udal Aurrekontuan, Euskara Zerbitzuari dagozkion partidetan, diru-kopuru
bat finkatuko da.
Aurreikusitako diru-partida nahikoa ez bada eskari guztiei erantzuteko, diru-laguntzarako eskubidea izan eta jaso gabe geratzen direnek hurrengo urteko aurrekontuaren kontura jasoko dute diru- laguntza.

8. Diru-laguntza hauetatik baztertuak
Ondoko pertsona hauek diru-laguntza jasotzeko eskubidetik kanpo geratuko dira:
— Dokumentazioa epez kanpo aurkezten dutenak. — Derrigorrezkoak diren dokumentu guztiak aurkezten ez dituztenak.
— Goian aipatutako baldintzak betetzen ez dituztenak. 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia