Zu hemen zaude: Hasiera EUSKARA ETA HEZKUNTZA Sopelako Irakurle Talde berria

Sopelako Irakurle Talde berria

Irakurtzea gustoko baduzu… zorionekoa zara! Urtarrllaren 15ean Sopelako Irakurleon Kluba aurkeztu zen! Literatur klubaren gidaria Danele Sarriugarte idazlea da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30ak arte. Hurrengo hilabeteetan hainbat idazleren lanak izango dituzte hizpide: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar.  Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakoitzean liburu bati buruz hitz egingo da.

Aurkezpenera joateko aukerarik izan ez baduzu baina taldean parte hartu nahi baduzu, deitu 688 654 770 telefonora.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia