cabecera empleo

Kanpania eta Proiektuak

Eskaintzen zerrenda eta bilakaera

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

 
LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK BEKAK 2019
2019 Iraila / Septiembre

 
 ZEINTZUK DIRA BETE BEHAR DITUDAN BETEKIZUNAK?
  •  18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
  • Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotearekin batera.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
  • Lanbide-heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua, unibertsitate titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
  • Jasotako prestakuntzarekin erlazioa zuzena duen hiru hilabetetik gorako esperientzia ez edukitzea.
  • Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
 NON BIDERATU DEZAKET IZEN EMATEA?
  •  Nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bidez: www.behargintzaleioa.net
  • Aurrez aurre: Behargintza Leioan, Leioako udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), hau da, Udaletxean edo Gaztelubiden.
ZEINTZUK DIRA EPEAK?
  • Deialdia BAOan argitaratzen den egunetik 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak (betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude).
BEKAREN ZENBATEKOA?
  • Beka bakoitzaren zenbatekoa 770 €/hileko izango da (bekadunak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa eta horren gizarte segurantzaren kotizazioa barne daudelarik).
NOLA HAUTATUKO DIRA BEKADUNAK?
  • Behin, Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Behargintzak hautagaiek bete beharreko guztiak betetzen dituztela ziurtatuta, azken hautaketa enpresak berak egingo du. 
 
campanas pdf
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia