Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Uztailaren 1ean abiaraziko da Sopelako merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko bonuen kanpaina

cabecera empleo y promocioneconomica

Uztailaren 1ean abiaraziko da Sopelako merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko bonuen kanpaina

 

  • Sopelako Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan (5 euroko 4.497 bonu eta 10 euroko 2.249 bonu), 45.000 euroko udal diru-laguntzaren bidez ordainduak. Horri esker, kontsumitzaileek deskontuak izango dituzte.
  • Kanpainak bi helburu ditu: udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta diren sektore horiek biziberritzen laguntzeko; eta sopeloztarrei familia-ekonomia arintzen laguntzea.
  • Guztira 66 establezimendu atxikitu dira.

“AKTIBATU – SOPELA” erosketa-bonuen kanpainako lehen fasea datorren asteazkenean jarriko da abian. Sopelako Udalak antolatutako ekimena da, udalerriko establezimenduen jarduera ekonomikoa berreskuratzeko asmoz.

Merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreak modu bereziki larrian ari dira pairatzen Covid-19k sortutako osasun-krisiaren ondorioak. Kanpaina honen bidez, Udalak udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatu nahi du, udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta diren sektore horiek biziberritzen laguntzeko; eta era berean, sopeloztarrei familia-ekonomia arintzen lagundu nahi die.

Horretarako, Sopelako Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan uztailaren 1etik aurrera (5 euroko 4.497 bonu eta 10 euroko 2.249 bonu), 45.000 euroko udal diru-laguntzaren bidez ordainduak. Horri esker, kontsumitzaileek deskontuak izango dituzte.

Hala, atxikitako saltokietan egindako erosketengatik, gutxienez 20 euroko balioa dutenak, 5 euroko deskontua lortuko da, eta 40 euroko gutxieneko balioa duten erosketengatik, 10 euroko deskontua.

Bonuak uztailaren 1etik aurrera banatuko dira kanpainara atxikitako establezimenduen artean, eta uztailaren 1etik irailaren 15era bitarte erabili ahal izango dira. Egindako erosketa bakoitzeko bonu bakarra erabili ahal izango da, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere, betiere erosketa minimoa 20 eta 40 eurokoa bada, hurrenez hurren. Ezarritako epean trukatu ez diren bonuak ezingo dira erabili geroko kanpainetan.

Guztira 66 establezimendu atxikitu dira

Bonuen Kanpainari atxikitako negozioak - Negocios adheridos a Campaña Bonos

Ekainaren 5ean ireki zen koronabirusak sortutako osasun krisiagatik hain kolpatuak izan diren herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako profesionalei zuzendutako kanpaina honetara atxikitzeko epea. Epea ekainaren 14an itxi zen eta guztira, 66 establezimendu atxiki dira.

Atxikitutako negozioak:

MODAS BEASKOETXEA

LOGELA

LA CROISSANTERIE

MODA INFANTIL AMAYA

SFUNDAMENTAL

CIEN PIES

TXIMINOAK

AVA

SOLARIUM SHEILA

MERCERÍA RETOKE

LUBEKO

MEDIOLIMON STUDIO

URIBEKOSTA EKODENDA

GOMEL

GARDEN CENTER

ESTÉTICA ALUR ESTETIKA

KEBAB SOPELA

ZUGAN PSIKOLOGIA

PELUQUERÍA ILESKI

BAR VOLKER SOPELA

SUERTE ONA

BAR DENVER

FARMACIA MARÍA ITURBE

PEÑA TXURI SURF ESKOLA, S.L.

ERTZA

PELUQUERÍA ELEKTRA

MOANA ECO SURF HOUSE

AUTOESCUELA KAIKU

LIBRERÍA DIMPLES

CARREFOUR BIDAIAK

JOYERÍA LOBÓN

ALOKA SURF, SUP & ROOMS

FOTO XABIER

PELUQUERÍA IKA

TINTORERÍA URIBE KOSTA

LAUBIDE PINTURAK

IMPULSO

DISTINTO!

BAR URBASO

GESTORIA RINCON GUTIERREZ SL

BIOTXAKUR

BARRIKA SURF KANP SL

INFORMATICA SOPELANA

ANAHATA BELLEZA NATURAL

ELECTRODOMESTICOS MANCIA EXPERT CORDEVI

BRENDAN`S ISLE

ARIMA DANTZA ESKOLA

MANAWA ESTETICA

CARNICERIA JAVIER

STYLING

URGITXIETA JATETXEA

ARESTI ALDE NAÚTICA PESQUERA

CAFÉ LAUBIDE

LAIAK TABERNA

PIZZERIA TOTO

SOINU

RESTAURANTE MEÑAKOZ

CERVECERA ARTADI

LA DOLCE VITA

PELUQUERÍA ANA MARTÍNEZ

FILU-FILU

BAR BARINATXE

BELDA

ESTABLECIMIENTO YAKO

GIMNASIO INDARBIDE

JAUNENE

 

 

 

   
 
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   
   

 

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailUdalerriko negozio txiki eta ertainei Covid-19aren aurrean beren jarduera garatzeko garbiketa- eta higiene-neurriak betetzen laguntzeko xedez, birusa kutsatzeko arriskua murrizteko eta merkataritza, ostalaritza eta jendeari irekitako beste jarduera batzuetako lokalen higienea eta garbitasuna mantentzeko, Sopelako Udalak, Behargintzarekin elkarlanean, gel hidroalkoholikoa eta garbitzeko eta...
article thumbnailProgramak 7 jarduera-eremu hartzen ditu: sozialak, kulturalak, kiroletakoak, enpleguaren sustapenekoak eta tokiko ekonomiaren garapenekoak. Tokiko laguntzak dira, horietako asko Covid-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko. Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioek jada onartutako laguntzen osagarriak dira. Sopelako Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoak, ekitaldi...
article thumbnailEusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila laguntza batzuk atera ditu, EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea, gainera COVIDa kontutan izanda. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 3an bukatuko da. Laburpen-fitxara sartzeko, sakatu HEMEN Web instituzionalan sartzeko, sakatu ...
article thumbnail  Sopelako Udalak 6.746 bonu jarriko ditu zirkulazioan (5 euroko 4.497 bonu eta 10 euroko 2.249 bonu), 45.000 euroko udal diru-laguntzaren bidez ordainduak. Horri esker, kontsumitzaileek deskontuak izango dituzte. Kanpainak bi helburu ditu: udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta diren sektore horiek biziberritzen laguntzeko; eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia