Lanbidek autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako laguntza berriak eskaintzen ditu

Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7an onartu egin du  laguntzaren deialdia, banakako enpresaburuek eta autonomoek negozioak aldi baterako ixteak eragindako galera ekonomiko zuzenari aurre egiteko, COVID-19ren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz. Deialdi hau 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da.

Laguntza horrek diruz lagunduko ditu Gizarte Segurantzako kotizazio-gastuak eta alokairu-errentak, gehienez 3.000 euro pertsonako. Deialdi honi buruzko kontsultak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan egin ahal izango dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak formulario bat ere prestatuko du, eskabidea eta nahitaezko dokumentazioa (inprimaki horri erantsi beharko zaizkio) egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko behar diren bitarteko elektronikorik ez duten pertsonei aurkezteko. Web-formulario honetarako sarbidea laguntza-lerro honetako  "tramitazioa" atalean egongo da eskuragarri, apirilaren 16tik aurrera, egun horretan irekiko baita eskabideak aurkezteko epea.

Enpresa eta autonomoentzako informazio gehiago: https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/enpresak-eta-autonomoak/