Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak ekintzaileen negozioak bideragarriagoak izateko tailer bat antolatu du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak ekintzaileen negozioak bideragarriagoak izateko tailer bat antolatu du

Saioa ekintzaile izateko ideia bat duten edo bere negozioa sendotzeko laguntza behar duten pertsonei dago zuzendua, proiektu bat abiarazteko momentuan egiten diren akats ohikoenak ezagutzeko helburuarekin. 

Tailerra datorren ostegunean izango da, otsailak 27, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Landabe 12n. Parte hartzeko interesa duten pertsonak Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko udal bulegoarekin jarri behar dira harremanetan, udal bulegora hurbilduz, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide eskaera eginez edota 94 406 55 00 telefonora deituz. 

Ekintzaile izateak arriskatzea dakar. Proiektu berri bati ekiten diogunean, erabaki asko hartu behar dira eta horietako batzuk, eragin zuzena dute negozioan, porrot egiteko arriskua handituz. Prestakuntza akademikoa eta lan esperientzia bezalako faktoreak garrantzitsuak dira, baina ez dute gure proiektuen arrakasta edo porrota erabakitzen.

Hori dela eta, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko Sailak, Secot Bizkaiarekin lankidetzan, ekintzaile izateko ideia bat duten edo bere negozioa sendotzeko laguntza behar duten pertsonei zuzendutako tailer praktiko bat antolatu du, ekintzaileek egin ohi dituzten akats ohikoenak ezagutzeko eta beraietan ez erortzeko. Proiektua gauzatu eta bideragarria izateko gomendioak eskainiko dira, bidean sortu daitezkeen arazo eta oztopen inguruan hausnartuz. 

Hitzordua datorren ostegunean izango da, otsailak 27, Landabe 12n. Tailerrak bi orduko iraupena izango du  (10:00etatik 12:00etara). 

 

Negozio bat martxan jartzeko unean egiten diren akatsak

Honako hauek dira ekintzaile orok saihestu behar dituen eta jorratuko diren oinarrizko akatsak:

  1. Gehiegizko baikortasunarekin hastea.
  2. Bereiztearen beharra ez baloratzea.
  3. Gehiegizko konfiantza.
  4. Zer erosi behar diguten argi ez izatea.
  5. Nori saldu behar zaion argi ez izatea.
  6. Bezeroek “hasiberri”ei susmo txarra hartzen dietela ez jakitea.
  7. Bezeroak iritsiko zaizkigula uste izatea.
  8. Sare sozialak. Garrantzitsuak, baina ez nahikoak.
  9. Ez planifikatzea.
  10. Arrakastarako prest ez egotea.
  11. Inbertsioko finantza beharretan bakarrik pentsatzea.
  12. Kanpo finantzaketa ziurtzat jotzea.
  13. Administrazioa paperen kontuekin nahastea.

 

Informazioa edo izen-ematea

  • Udal bulegoak: Enplegu eta Ekonomia Sustapenaren Saila 
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  
  • Harremanetarako telefonoak: 94 406 55 00 Ext. 110.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEskariak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus  web gunean edota udal bulegoetan daude eskuragai. Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2020an 45.000 euro inguru bideratuko ditu enplegua sortu eta enpresak sustatzeko Sope-LAN programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2019ko...
article thumbnailUdalerriko negozio txiki eta ertainei Covid-19aren aurrean beren jarduera garatzeko garbiketa- eta higiene-neurriak betetzen laguntzeko xedez, birusa kutsatzeko arriskua murrizteko eta merkataritza, ostalaritza eta jendeari irekitako beste jarduera batzuetako lokalen higienea eta garbitasuna mantentzeko, Sopelako Udalak, Behargintzarekin elkarlanean, gel hidroalkoholikoa eta garbitzeko eta...
article thumbnailProgramak 7 jarduera-eremu hartzen ditu: sozialak, kulturalak, kiroletakoak, enpleguaren sustapenekoak eta tokiko ekonomiaren garapenekoak. Tokiko laguntzak dira, horietako asko Covid-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko. Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioek jada onartutako laguntzen osagarriak dira. Sopelako Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoak, ekitaldi...
article thumbnailEusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila laguntza batzuk atera ditu, EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea, gainera COVIDa kontutan izanda. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 3an bukatuko da. Laburpen-fitxara sartzeko, sakatu HEMEN Web instituzionalan sartzeko, sakatu ...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia