Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA "Caminando sobre las olas" dokumental saila aurkeztu da gaur Sopelan

cabecera empleo y promocioneconomica

"Caminando sobre las olas" dokumental saila aurkeztu da gaur Sopelan

Dokumentalak Kepa Acero surflari ezagunaren abenturak birsortzen ditu. Kirolari bizkaitarrak Kantauriko erlaitz osoa, Irundik Finisterrera, bere bizikleta eta taularekin zeharkatu du, kostaldeko Done Jakue Bidea (Iparraldeko Bidea) eginez.

Kurtzio Kultur Etxea izan da gaur goizean “Caminando sobre las olas” dokumental sailaren aurkezpen ofizialaren eszenatokia. 13 kapituluko serie honetan Kepa Acero bizkaitar surflari eta dokumentalgile ezagunak Kostaldeko Done Jakue Bidea edo Iparraldeko Bidea egiten du, serie guztian zehar surfa ardatz hartuta.

Aurkezpenean Kepa Acero protagonistak berak, Amaia Guenetxea Sopelako alkateordeak, Teresa Fernandez Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak, Cristina Múgica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa bultzatzeko zuzendari nagusiak eta Aitor Gabiña Surf Channel kanaleko zuzendariak parte hartu dute. 

Alkateordeak esan du Udalak “konpromiso irmoa hartu duela Sopela surfarentzako leku estrategiko eta erakargarri bihurtu daiten” eta horretarako “modu aktiboan ari gara lanean sektoreko erakundeekin, surfaren enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen eta jarduerak garatuz eta martxan jarriz”. Bestalde, Teresa Fernandezek, “surfaren sektoreak dinamizazio ekonomikorako, produktibitatea areagotzeko eta enplegu kualifikatua sortzeko duen gaitasuna” azpimarratu du. “Udalerriaren etorkizuneko garapenerako funtsezko sektorea” dela adierazi du. 

Dokumentalak Kepa Acero surflari ezagunaren abenturak birsortzen ditu. Kirolari bizkaitarrak Kantauriko erlaitz osoa, Irundik Finisterrera, bere bizikleta eta taularekin zeharkatu du, kostaldeko Done Jakue Bidea (Iparraldeko Bidea) eginez.Telesailak protagonistaren alderdirik gizatiarrena erakutsiko du. Horrez gain, ikusleek herriak, oso ezagunak ez diren txokoak, surfa egiteko hondartzak eta toki bakoitzeko ohiturak, gastronomia eta pertsonaia nabarmenak ezagutzeko aukera izango dute, bere istorio eta pasadizoekin.

Acerok, etapa ezberdinetan, Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galiziako kostaldeak erakutsiko ditu 30 minutuko iraupena duten 13 ataletan zehar. Bisitatu dituen herrien artean Irun, Hondarribi, Zarautz, Donostia, Mutriku, Lekeitio, Bakio, Sopela, Getxo, Castro, Somo, Santander, San Vicente de la Barquera, Llanes, Ribadesella, Gijón, Salinas, Navia, Ribadeo, Burela, Ferrol, Malpica, Finisterre edo Santiago de Compostela ikusi ahal izango ditugu, besteak beste. 

Telesaila Surf Channelek eta RTVEk koproduzitu dute eta R-Grupo Euskaltelen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Sopelako Udalaren laguntza du, besteak beste. Euskaltelen Bideotekan, Surf Channel kanalean eta RTVEko La2 kanalean ere emitituko da, baita RENFEn eta ALSAn ere.

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailEskariak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru-laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus  web gunean edota udal bulegoetan daude eskuragai. Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2020an 45.000 euro inguru bideratuko ditu enplegua sortu eta enpresak sustatzeko Sope-LAN programa abiarazteko. Diru-laguntzak 2019ko...
article thumbnailUdalerriko negozio txiki eta ertainei Covid-19aren aurrean beren jarduera garatzeko garbiketa- eta higiene-neurriak betetzen laguntzeko xedez, birusa kutsatzeko arriskua murrizteko eta merkataritza, ostalaritza eta jendeari irekitako beste jarduera batzuetako lokalen higienea eta garbitasuna mantentzeko, Sopelako Udalak, Behargintzarekin elkarlanean, gel hidroalkoholikoa eta garbitzeko eta...
article thumbnailProgramak 7 jarduera-eremu hartzen ditu: sozialak, kulturalak, kiroletakoak, enpleguaren sustapenekoak eta tokiko ekonomiaren garapenekoak. Tokiko laguntzak dira, horietako asko Covid-19aren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko. Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioek jada onartutako laguntzen osagarriak dira. Sopelako Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoak, ekitaldi...
article thumbnailEusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila laguntza batzuk atera ditu, EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea, gainera COVIDa kontutan izanda. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 3an bukatuko da. Laburpen-fitxara sartzeko, sakatu HEMEN Web instituzionalan sartzeko, sakatu ...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia