Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela, Bizkaiko ekintzailetzaren topagune sendoa

 


  • Matxoaren 13 eta 14an Sopela Business Market ekimenaren 3. jardunaldiak izango dira Sopelan. Bertan, mahai-inguruak, berbaldiak eta networking batzarrez gain praktikak egiteko mintegiak eta asmoak azaltzeko txandak egingo dira ekintzailetza proiektuak aurkeztu daitezen.

Datorren martxoaren 13an goizeko 9:00etatik aurrera ehundik gora ekintzaile batuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Enplegua eta ekonomia sustatzeko saileko zinegotzi Teresa Fernandezek azaldu duenez bi egunetan ospatuko den topagune honetan parte hartzen dutenek “arlo asko langai dituen eremua izango dute euren proiektuak bultzatzeko, finantzabideak aurkitzeko, prestakuntza, harremanak lantzeko...”. Izan ere,  Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailak berak antolatu du Sopela Business Market. Ekimen hau hirugarren urtez egingo da, aurreko urte biotan arrakasta izan ondoren.

Aurten berriro ere “gure udalerrian ekonomia sustatu eta enplegua sortzeko helburua” mantentzen da, baina horretaz gain “garrantzi handiagoa eman nahi zaie ekintzaileei”. Horregatik gune gehiago diseinatu dira, euren proiektuak “ageriago izan daitezen, asmoak azaltzeko txandak antolatu dira, hau da, jendaurrean aurkeztu ahal izango dituzte euren ekimenak”, nabarmendu du zinegotziak. Halaber, aurreratu duenaren arabera SBM3-an hiru mintegi martxan jarriko dira, “ekintzaile guztiek dituzten trebetasunak hobetzeko”.

Oraingoan networking topaketak bi egunetan mantenduko dira eta gainera, “bazkaltzeko ordua aprobetxatuko dugu  Pintxo networking-arekin lanean jarraitzeko”. Bestalde, SBM-ren 3 jardunaldirako egindako programan erakusketa guneak izango dira eta mahai-inguru eta berbaldiak ere antolatuko dira. Bertan “eskualdeko eskarmentu handiko ekintzaileak euren ikuspegia azalduko dute”.

Autoritateek eskainitako inaugurazio instituzionalaren ondoren mahai-inguru bat izango da, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak Euskadin eta Bizkaian ekintzailetzaren inguruan jardungo duten. Hortik aurrera eta bi egunetan zehar, instituzio, enpresa eta business angels-etako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte. Zentzu horretan “parte-hartzaileek bilatzen dutena aurkitzea espero dugu, hots, finantziazioa, formazioa edota kontaktuak” adierazi du Teresa Fernándezek. Bukatzeko, Sopelako bizilagun guztiak gonbidatu nahi izan ditu martxoaren 13 eta 14an Kurtziotik pasatzera, sarrera doakoa izango baita leku kopurua bete arte.

Egitaraua: http://sopelaudala.org/images/pdfs/business_market_2019.pdf

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailSaioa ekintzaile izateko ideia bat duten edo bere negozioa sendotzeko laguntza behar duten pertsonei dago zuzendua, proiektu bat abiarazteko momentuan egiten diren akats ohikoenak ezagutzeko helburuarekin.  Tailerra datorren ostegunean izango da, otsailak 27, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Landabe 12n. Parte hartzeko interesa duten pertsonak Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko udal bulegoarekin...
article thumbnailDokumentalak Kepa Acero surflari ezagunaren abenturak birsortzen ditu. Kirolari bizkaitarrak Kantauriko erlaitz osoa, Irundik Finisterrera, bere bizikleta eta taularekin zeharkatu du, kostaldeko Done Jakue Bidea (Iparraldeko Bidea) eginez. Kurtzio Kultur Etxea izan da gaur goizean “Caminando sobre las olas” dokumental sailaren aurkezpen ofizialaren eszenatokia. 13 kapituluko serie honetan Kepa...
article thumbnail Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu. Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur...
article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia