Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopela bere surf eta parapente enpresen eraldatze digitala indartzearen alde

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopela bere surf eta parapente enpresen eraldatze digitala indartzearen alde

  • Aisiaren eta astialdiaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko programa aitzindari bat da.
  • Programan parte hartu nahi duten aisiako eta astialdiko enpresei, Bloowatch izeneko, kudeaketa espezializatuko software baten zerbitzua eskaintzen zaie, zeinak urte baten zehar bere negozioen kudeaketarako plataforma digital bat izatea ahalbidetzen dien.
  • Programak surf eta parapente eskolentzako bere negozioetako giza baliabideen kudeaketa, online egindako erreserba, bezeroen fitxategien kudeaketa eta online marketina bezalako sailetan eraldatze digitalaren inguruko aholkularitza zerbitzuak ditu.

Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez, udalerriko surf eta parapente eskolen lehiakortasuna hobetzeko, sektoreko enpresen berrikuntzaren eta eraldatze digitalaren sustapenean ardaztutako, programa aitzindari bat abiarazi du. Surfak sortzen duen turismoa Sopelako garapen ekonomikorako ardatz estrategikoa da eta, parapentearen kasuan, balio erantsia ematen dio Sopelari gainerako Bizkaiko lurraldean gutxi hedatuta dagoen jolas eta kirol jarduera izanagatik.   

Ekonomia Sustatzeko Sailak programan parte hartu nahi duten  aisiako eta astialdiko enpresei, Bloowatch izeneko, kudeaketa espezializatuko software baten zerbitzua eskaintzen die, zeinak urte baten zehar bere negozioen kudeaketarako plataforma digital bat izatea ahalbidetzen dien. Sistema digital aitzindaria da Estatuan, baina Europan eta Amerikan dozenaka enpresek erabiltzen dute jada bere bezeroei ematen dizkien zerbitzuen kudeaketa eta kalitatea hobetzeko.  

Programak surf eta parapente eskolentzako bere negozioetako giza baliabideen kudeaketa, online egindako erreserba, bezeroen fitxategien kudeaketa eta online marketina bezalako sailetan eraldatze digitalaren inguruko aholkularitza zerbitzuak ditu. Programak Sopelarako “Surf eta parapente industriaren garapen jasangarrirako Jardunbide Egokien Gida” baten edizioa ere aurreikusten du.  

Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomia Sustatzeko zinegotziak, programa hau sektore turistikoko tokiko industriak digitalizazioan sartzeko aukera bat dela deritzo, “ekonomia erabat aldatzen ari den prozesu atzeraezina, eta oraingoz, berrikuntzaren eragile nagusia da, enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna bultzatuz eta ongizate kolektiboa hobetuz”.

Bloowatch (www.bloowatch.com), Bizkaian kokatutako enpresa, sistema liderra da surf eskola eta turismo aktiborako kudeaketa, erreserba eta komunikazioan. Eskola hauetako jardueren agendaren kudeaketa oso espezializatu eta berritzailean oinarrituz –eguraldia eta mareak bezalako parametro nagusiak sartuz ikastaroen edo alokairuen kudeaketa errazteko-, sistemak enpresa hauekin lotutako zerbitzu guztiak garatzea eta automatizatzea ahalbidetzen du.  Bloowatch, une honetan hedapenaldi bete-betean dago merkatu berriak irekiz mundu osoko herrialdeetan.

 

 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnailPraktika egokiak elkartrukatu eta ezagutzera emateko helburuarekin, irristatzeko kirol eta surfaren esparruko profesionalek topaketa eta hitzaldi desberdinak eskainiko dituzte. Ekintza guztiak irekiak eta doakoak dira. Aldez aurretik izena eman beharko da web gune ofizialean: surfbusinessmeeting.pro Laugarren urtez jarraian, Sopelako Udalak, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bidez, Surf...
article thumbnailSopelako Udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2019 Enplegua sustatzeko toki ekintzak programa jarri du martxan. Udalak Sopelan erroldatutako 12 pertsona kontratatuko ditu hiru hilabetetan zehar, lanaldi osoan (kontratuen hasiera 2019ko abenduaren 31 baino lehen). Sopelan bezala, Uribe Kostako eskualdean 35 pertsona kontratatuko dira.Ekintza hau...
article thumbnailEskariak aurkezteko epea ekainaren 20tik irailaren 30era arte egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak www.sopela.eus edota udal bulegoetan daude eskuragai.  Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, 2019an 43.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-Lan – Sopelan enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko....
article thumbnailSopelako Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloak Secot Bizkaiarekin elkarlanean “Enpresa bat sortu eta sendotzeko hamar gako” izeneko tailer praktikoa antolatu du maiatzaren 15erako. Proiektu berri bati ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta hurrengo asteazkenean egingo da, maiatzak 15, 10:00ak eta 12:00ak artean Landabe 12n.Tailerraren helburu nagusia proiektu baten...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia