Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Udalak diru-laguntza berriak eskaintzen ditu Sopelako enpresen ekintzailetza sustatzeko

cabecera empleo y promocioneconomica

Udalak diru-laguntza berriak eskaintzen ditu Sopelako enpresen ekintzailetza sustatzeko

 

  • Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean, abian jarri diren enpresa proiektuetara bideratuko dira.
  • Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000 euroko laguntza izango da eta eskariak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik.

Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomikorako sailaren bitartez, 16.000 euro inguru bideratuko ditu Sopelako jarduera ekonomikoa bultzatzeko diru-laguntzen deialdi berri bat abiarazteko. Diru-laguntza lerro honen helburua, enpresa proiektu berrien sorrera bultzatzea da, Sopelan helbide fiskala, soziala eta lantokia izan eta sorrera berrikoak diren enpresei beraien  jarduera abian jartzeko beharrezko inbertsioetarako diru-laguntzak ematea alegia.

Teresa Fernández zinegotzi arduradunaren esanetan, “deialdi honekin, alde batetik, enpresa sortu berriei laguntza eman nahi diegu eta gaur egungo ekoizpen ehuna suspertzeko pizgarriak eskaini; eta, bestetik, komunitatearen beharrei erantzuna emango dieten eta gaur egungo ekonomian lehia dezaketen enpresa jarduera berriak babestu nahi ditugu”.

Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean, abian jarri diren enpresa proiektuetarako bideratuko dira.

Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000,00 euroko laguntza izango da, eta, nolanahi ere, inbertsioaren %75a izan ahal izango da. Diruz laguntzen diren gastuei dagokionez, aipatzekoak dira informatikako aplikazioak, instalazio teknikoak, makineria, tresneria, altzariak edota informazio-prozesuetarako ekipamenduak, besteak beste.

Eskariak aurkezteko epea hurrengo ostegunera arte, azaroak 15, egongo da zabalik.

Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.  


 

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu. Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur...
article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...
article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia