Zu hemen zaude: Hasiera ENPLEGU ETA SUSTAPEN EKONOMIKOA Sopelako Udalak soldadurako profesional gisa trebatzeko ikastaro bat antolatu du

cabecera empleo y promocioneconomica

Sopelako Udalak soldadurako profesional gisa trebatzeko ikastaro bat antolatu du

 

  • Azaroaren 26an hasiko da, 10 eguneko iraupena (50 ordu) izango du eta langabezian dauden edo lan hobea bilatzen duten sopeloztarrei zuzenduta dago. Ikastaroa Nuevas técnicas profesionales-ek eskainiko du Leioan duen egoitzan.
  • Parte hartu nahi dutenek azaroak 5 eta 16 artean eman beharko dute izena https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx estekaren bitartez.

Langabeziaren aurka borrokatu eta Sopelako langabeak edo lan hobea bilatzen dutenak lan‑merkatura errazago sar daitezen, Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, soldadurako profesional gisa trebatzeko ikastaro bat jarri du martxan.

Gaur egun, industria‑arloko enpresak soldadurako profesional ugari eskatzen ari dira, soldadura oso erabilia baita ia arlo produktibo guztietan, besteak beste, autogintzan, petrokimikan, untzigintzan, ekipamendu‑ondasunei lotutako jardueretan, eraikuntzan, eta, bereziki, egitura metalikoen eraikuntzan.

Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak adierazi duenez, “beste behin, Udalak, ahalegin ekonomiko eta kudeaketazkoa egin du, zeinarekin enplegua sortu, enplegagarritasuna sustatu eta sopeloztarren bizi‑kalitatea hobetu nahi dugun”. Ildo horretan, Teresa Fernández Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Zinegotziak gehitu nahi izan du “prestakuntza guztiontzako elementu klabe bat da, baina bereziki birziklatu eta lan‑merkatuko eskari berrietara egokitu behar duten langabeentzako”.

Ikastaroa azaroaren 26an hasiko da, eta honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 9:00tatik 14:00etara. teoriko-praktikoa izango da, 10 eguneko iraupena(50 ordu) izango du eta banakako kabinetan emango da. Ikastaroa Nuevas técnicas profesionales-ek zuzenduko du eta Leioan duen egoitzan emango da (Iturriondo Kalea, 10, geltokiaren ondoan).

Leku-kopurua mugatua izango da (gehienez 10 pertsona), beraz, parte hartu nahi dutenek azaroak 5 eta 16 artean eman beharko dute izena honako estekaren bitartez: https://sopelarin.sopelana.net/kanpainak/web/login.aspx

Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Azken Albisteak

article thumbnail Kanpainak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketak sustatzea eta sopeloztarrek Gabonetako erosketak egitean dirua aurreztea ditu helburu. Guztira 450 bonu aterako dira, bakoitza 10 eurokoa eta kontsumitzaileak azaroaren 29an hasi eta bonuak amaitzen diren arte jaso ahal izango ditu Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28ko HABen bulegoetan (edota Kurtzio Kultur...
article thumbnailGetxoko alkatea Amaia Agirrek eta Sopelako alkatea Josu Landaluzek jarduketa protokoloa sinatu dute udalerri bietan surfaren eta beste irristatze-kirol batzuen industriaren sektorearen garapena eta hazkundea sustatu eta bultzatzeko. Getxok eta Sopelak Bizkaiko surfaren jarduera ekonomikoaren erdia, gutxi gorabehera, hartzen dute; gainera, puntako nazioarteko ekimenak, askotariko olatuak eta...
article thumbnailSopelako Udalak azaroaren 28an, osteguna eta 29an, ostirala, Valdoviñoko (Galizia) Océano Surf Museoan ospatuko diren Surf eta Garapen Jasangarriaren I Jardunaldietan hartuko du parte. Ekimena Valdoviñoko Udalak antolatu du lurraldean sektoreko lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, betiere, erakundeen arteko erlazioa sortuz eta beste erkidego batzuetan (Euskadi, Kanarias, Asturias, etab)...
article thumbnailAzaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa. Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu....

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia