Sopelako Udalak emakumeen garapen sozio-laborala eta profesionala sustatuko du maiatzaren 18an
- Bisitak: 8953
Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez, “Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” izeneko topaketa antolatu du hurrengo ostiralerako, maiatzak 18. redALDEren V. Topaketaren barruan dagoen ekimen honek, gure inguruneko andrazkoen beharrizan, ideia eta proposamenak ezagutzea eta aukera profesional gehiago eta hobeak dituen ekosistema sortzea du helburu.
“Sopela eta Bizkaiko emakumeen artean eta haien aldeko aukerak sortzen” topaketa maiatzaren 18an egingo da Landabe 12n, 11:00etatik 12:30ak arte eta euren lan eta gizarte garapena eta garapen profesionala bilatzen duten emakume ekintzaileei zuzenduta dago (langabezian dauden emakumeak edota enplegua hobetu nahi dutenak ere).
Ekintzan parte hartu nahi duten emakumeek aldez aurretik eman beharko dute izena 94 406 55 00 (luzapena: 110) telefonoaren edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidearen bitartez.
Egitaraua:
- 11:00: redALDE ekimenaren aurkezpena. Sopela eta Bizkaiko andrazkoen artean eta haien mesedetan aukera profesionalak sortzeko, partekatzeko eta zabaltzeko diseinatutako sarea.
- 11:00-12:00: Dinamika: work kafea - aukerak sortzen.
- 12:00-12:30: Sarean alta egitea eta aktibatzea.