“Bikain” bat Enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza programa integralarentzako

 

Beste batzuen artean, Sopelan enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea eta ekonomia garatu eta sustatzea, Sopelako Udalak aurrera daramatzan politiken funtsezko ardatzak eta helburuak dira.  Beraz, kontuan hartuta enplegurako prestakuntza, prestakuntza arloko birziklapena eta ekintzailetzarako erronka oinarrizko tresnak direla helburu hauek lortzeko, Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sailaren bitartez, 2017an "Enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntza programa integrala” proiektua abiarazi zuen.

Proiektuaren esparruan, 2017ko uztailetik 2018ko martxoaren 2ra arte 330 formazio ordu egin dira 11 ikastarotan banatuta, zeinen artean honakoak nabarmentzen diren: “Sare sozialak eta Community Manager kudeatzeko ikastaroa”, “Garapen pertsonal eta profesionala garatzeko coaching ikastaroa”, “Enpresak kudeatu eta sortzeko ikastaroa”, “Adimen emozionala”, “Enpresarako eta lanbiderako marketina” eta “Komunikazioa hobetzeko ikastaroa”. Ikastaro bakoitzak, batez beste 15 ikasle izan ditu eta guztira 142 diploma eman dira (104 emakumezkoei eta 38 gizonezkoei) gutxienez ikastaro bakoitzak dituen 30 irakastorduen %70an bertaratu direnentzat.

Formazioa jaso duten pertsonen artean, %25a ekintzailetza prozesuetan murgilduta daude jadanik Sopelan. Egiaz, proiektuetariko batzuk ziurrenik errealitate bihurtuko dira aurten, besteak beste Yoga edo atzerritarrentzako gaztelania eskola, surf eta “vending” produktuen marka, argazki estudio eta atzerriko enpresentzako fiskalitate on-line enpresa. Formazio bakoitzera bertaratu diren ikasleek egindako azken balorazioak, hortaz, bikaina lortu du.

2018ko maiatzetik aurrera formazio ikastaro desberdinetan parte hartu duten pertsona bakoitzak kode pertsonal bat izango du, udal webgunetik eskuragarri izango den plataforma digitalean sartzeko, zeinetatik monitore desberdinak zalantzak, kontzeptuen argibideak eta errefortzua emateko prest egongo diren.