Sopelako Udalak enplegu, ekintzailetza eta ekonomiaren sustapenerako zerbitzu berria abiarazi du

 

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako sailaren bitartez, nagusiki, udalerriko enpleguaren garapena, kultura ekintzailetza eta ekonomiaren sustapena bilatzen dituen eta Sopelako langabe edota enplegua hobetu nahi duten langile, pertsona ekintzaile eta enpresa eta negozioei zuzendutako laguntza-, informazio-, aholkularitza- eta bitartekotza-zerbitzu bat abiarazi du.    

Udal sopeloztarrak guztira 36.300 euro (BEZ barne) inbertitu ditu hiru ildo nagusiren inguruan garatuko den zerbitzu hau abian jartzeko:

Jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sustapenean Tokiko Administrazioaren funtsezko protagonismoa bultzatzeko xedearekin, inguruko erakunde publiko eta eragile sozioekonomikoekin elkarlanean, udal zerbitzu berri hau, laguntza zerbitzu “oso osoa da, tokiko ekonomia eta enplegua indartzen dituena”, adierazi du Teresa Fernandez, Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako Zinegotziak.

“Tokiko aberastasuna eta garapena sortzeko, udalerrian ekintzailetza prozesuak sortu eta bultzatu, pertsona ekintzaileak erakarri” nahi duen proiektua dela ere gaineratu du. Sopelako Udalak honela “Sopelako pertsona langabeen beharrizanak betetzeko, bere lana bilatzeko aukerak handitzeko eta bere enplegagarritasuna hobetzeko xedez, ekonomiaren eta formakuntzaren sustapenerako kanpainak bultzatzen” jarraitzen duela gehitu du.