Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren eta tasen diru-laguntza eskatzeko epea, zabalik

Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren eta tasen diru-laguntza eskatzeko epea, zabalik

Hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga (OHZ) eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko laguntzak eskatzeko epea dute errenta txikia duten herritarrek

Zabalik dago jada Hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga (OHZ) eta zarama bilketa nahiz estoldagatiko tasak ordaintzeko laguntzak eskatzeko epea.

Laguntza hauen xedea da errenta maila txikia izan eta krisi ekonomikoak kaltetutako pertsonek eta familia unitateek, langabeek, pentsiodunek, LGS, SBE eta antzekoak... jasotzen dutenek udal zergak ordaintzen laguntzea, pertsona eta familia horiek gizartean baztertuta geratzeko arriskurik izan ez dezaten.

Epea azaroaren 15ean zabaldu zen eta azaroaren 30ean amaituko da. Eskaerak Sopelarinen egin beharko dira, Sopelako Udalak Larrabasterran duen egoitzan (Gatzarrine, 2. Telefonoa: 94 656 9494).

Hona hemen finantza daitezkeen kontzeptuak:

1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga; gehienez ere, dagokion zenbatekoaren %75.

2. Zarama bilketa eta estolderiagatiko tasak; gehienez ere, urteko ordainagirien %50.

Artikulu honetako 1. eta 2. kontzeptuak bateragarriak dira, eta hortaz, kontzeptu biengatik eska liteke laguntza.

2. Hartzaileak:

Pertsona eta familia unitate onuradunek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Sopelan erroldatuta egotea: eskatzaileek, diru laguntza eskatzen duten unean, gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuna izan beharko dute erroldan.

b) Egoera hauetako batean sartuta egotea:

—  Langabezia.

—  Gizarte Segurantzako edozein erregimenetako pentsioduna izatea.

—  Lanean egotea, lanbidearteko gutxieneko soldataren adinako errentak jasota.

— Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak.

—  Oro har, nahikoa diru baliabide dutenek ezin izango dute eskatu.

c) Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta zarama bilketa eta estolderiagatiko tasen zergaduna izatea, bai etxebizitzaren jabea izateagatik, bai maizterra izateagatik, betiere errentamendu kontratuan zarama bilketa eta estolderiagatiko tasak maizterrak ordaindu beharra ezartzen bada.

Etxebizitza irabazpidezko ondasuna bada, baldintzak betetzen dituen edozein ezkontidek eskatu ahal izango du laguntza, zergaren udal erroldako ordainagiriaren titularra izan ez arren. Eta, halakoetan, diruz lagunduko da ordaindu behar denaren zati proportzionala.

Era berean, etxebizitza berean maizter bat baino gehiago dagoenean, eskatzaileak ordaindu behar duen zati proportzionalari egokituko zaio diru laguntza.

d) Diru laguntza eskatzen zaion higiezinaz beste higiezin baten jabea ez izatea. Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko ez trastelekua ez eskariaren xede den etxebizitzaren eraikin berean dagoen ibilgailu garajea.

e) Familia unitatearen gehienezko ondare erabilgarriak (dirua, tituluak, aseguruak, baloreak, ibilgailuak edo beste jabetza batzuk) ezingo du izan legokiokeen diru sarrerak bermatzeko errentaren urteko gehienezko zenbatekoaren lau halakotik gorakoa, hau da:

— Kide bat: 29.395,68 ¤.
— Bi kide: 37.746,72 ¤.
— Hiru kide edo gehiago: 41.755,68 ¤.

f) Laguntza eskarian agertutako helbidean benetan bizitzea. Helbide horrek bat egin beharko du laguntzaren xede diren ordainagirietan agertzen denarekin.

g) Kontzeptu berberengatik eta epe berean diru laguntzak jasota ez izatea.

Etxebizitzan benetan bizi diren pertsonen multzoa familia unitatetzat joko da. Egoera hori biztanleen udal erroldaren egiaztagiriaren bidez ziurtatuko da.

Irakurketa erreza ulermena errazteko

Udalak hainbat bidetatik zabalduko du informazio hau: hedabideei prentsa-oharra, udal web orria, sare sozialak e.a.

Era berean, “irakurketa errezean” oinarritutako bando bat ere kaleratuko du, mota honetako informazio hauek ulerterrazago egin nahian. Horrela, benetan laguntza hauen beharra duten pertsonek informazioa ulertzea saiatuko da, askotan terminologia ekonomikoa traba izaten baita laguntza eskatzeko.

Proposamen hau aurrekontu partehartzaileen harira Larrabasterrako auzo-bileran egin zuen auzokide batek, eta Udalak aintzat hartu du. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia