Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Lau aurrekontu moldaketa onartu ditu Sopelako udalbatzak

Lau aurrekontu moldaketa onartu ditu Sopelako udalbatzak

Maiatzaren 28an ohiko udalbatza ospatu zen Sopelako udaletxean, eta udal bilkurak herriarentzat beharrezkoak diren lau aurrekontu moldaketa onartu zituen, ahobatez. Aipatu aurrekontu moldaketak udal bilkuran aztertu ziren Sopelako Udalak 2012. urteko aurrekontuak luzatuak dituelako, eta beraz, diru-sail berri bakoitza udalbatzatik pasa behar da bere onarpenerako.

Aurrekontu moldaketak eta onartutako diru-sail nagusiak honakoak dira:

Kreditu-prestaketa bidez aurrekontuaren aldaketari buruzko 11. espedientea (174.415 euro), ohiko gastuak:

  • -  Udaltzaingoaren autoaren konponketa: udal auto batean moldaketak egitea Udaltzaingoko zerbitzura gehitzeko.

  • -  Azpiegitura elektrikoen beharrezko kontrola.

  • -  Udalerrian zarata-mapa bat egitea.

  • -  Txakurrak kaletik jasotzeko zerbitzua.

  • -  Udal artxiboaren katalogazioa.

  • -  Mezulari zerbitzua: kontratu bat egitea udal gastua batu eta gutxitzeko.

  • -  Bareño urbanizazioan kablea jartzea: azken hilabateotan kablea lapurtu dute eta horren eraginez auzokideek ez dute argirik kale horretan.

  • -  Airezko linea elektriko bat kentzea.

  • -  Goieneko kolektorea konpontzea.

  • -  Asfaltatzeak

-  Gas fakturak

Kreditu-prestaketa bidez aurrekontuaren aldaketari buruzko 12. espedientea, (312.871 euro), langileariaren gastuak.

Kreditu-prestaketa bidez aurrekontuaren aldaketari buruzko 13. espedientea, (577.269 euro), inbertsioak:

  • -  Luminariak aldatzea: diruz lagunduta dagoen energia aurrezteko proiektua.

  • -  Urkoko paduraren berreskurapena, Larrabasterran. Eusko Jaurlaritzak proiektuaren %75 diruz lagunduko du.

  • -  Herri-lanetarako ibilgailu berri bat eta erremintak.

  • -  Sertutxa plazan konponketak: egun hesituta dago auzokideak jausi daitezkeelako.

  • -  Ekipamendu informatiko berriak.

  • -  UE52-ren urbanizazioa: Udala partzela baten jabea da eta Jabeen Bilkurari ordaindu beharko lioke.

  • -  Udal azpiegituretarako altzariak jartzea.

  • -  EAJ-PSE-PP-k AURKEZTUTAKO EMENDAKINA: BI-634 errepidean, Larrabasterran, trafikoa geldotzeko neurriak jartzea (talde guztiek ahobatez onartuta).

  • -  PSE-EE-K AURKEZTUTAKO EMENDAKINA: Surfa oinarri duen turismoa sustatzeko proiektua (EAJ-PSE-PP-k onartuta, Bilduren abstentzioarekin).

  • -  PSE-EE-K AURKEZTUTAKO EMENDAKINA: Udal aterpetxe turistiko bat sortzea (EAJ-PSE-PP-k onartuta, Bilduren abstentzioarekin).

  • -  EAJ-PNV-K AURKEZTUTAKO EMENDAKINA: Liburutegi berria hasteko proiektua (EAJ-PSE-PP-k onartuta, Bilduren abstentzioarekin).

  • -  EAJ-PNV-K AURKEZTUTAKO EMENDAKINA: Kresalia turismo-proiektuaren garapena (EAJ-PSE-PP-k onartuta, Bilduren abstentzioarekin).

-  EAJ-PNV-K AURKEZTUTAKO EMENDAKINA: Herrigunea oinezkoentzat egokitzea eta herritarren parte-hartze prozesua (EAJ-PSE-PP-k onartuta, Bilduren abstentzioarekin).

Kreditu-prestaketa bidez aurrekontuaren aldaketari buruzko 14. espedientea, (123.000 euro), Lurzoru Udal Ondarea:

  • -  Igerilekuko teilatuaren konponketak.

  • -  Rokodromoan konponketak: hainbat pieza lapurtu dituzte eta beraz erabiltzaileentzat arriskutsua izan daiteke.

  • -  Liburutegiko leihoen konponketa, ur filtrazioak baitituzte liburutegia zabaldu zenetik.

  • -  Nagusientzako Eskolako leihoen konponketa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez.

  • -  Zipiriñe eskolan konponketak. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia