Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea atzeratu egiten da, abisu berria eman arte

Auzokideek ordainketa helbideratzen jarrai dezakete eta horrela %5eko hobaria jasoko dute.

Horretarako, horrela egin daiteke eskaria:

1) Udalaren herritarren web atariaren bidez:

https://sopelarin.sopelana.net/Ciudadano/index.aspx (Horretarako, identifikazio elektronikoa behar da).

2) Udal egoitza elektronikoaren bidez:

https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info.0 (Horretarako, identifikazio elektronikoa behar da).

3) Identikifazio elektronikorik izan ezean, e-postaren bidez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean, honako hauen kopia eskaneatua edo irudia erantsita:

Eskatzailea kontu korrontearen titularra ez bada, jabeak dagokion baimena eman beharko du.

Halaber, prozedura bera jarraituz, nahi duten auzokideek ibilgailu-zergaren ordainketa eskatzeko aukera izango dute, ordaintzeko epe berria ezarri baino lehen. Kasu horretan ere % 5eko hobaria lortuko dute.

Edozelan ere, hobari biak ezin izango dira gehitu; halaber, gaur egun %5a baino gehiagoko hobaria duten ibilgailuek ere ezin izango dute hobari hori gehitu.