Sopelako Udalak Pasabideen Tasa eta Ibilgailuen Zergaren gaineko Errolden Onarpenak ezeztatu eta baliorik gabe uztea erabaki du
- Azken eguneraketa: 2020eko martxoaren 18a
- Bisitak: 6941
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri eta gomendioei jarraituz Koronabirusaren (COVID-19) hedapena geldiarazteko asmoarekin, 2020/03/13an Dekretu bidez onartutako Osasun-Larrialdi Adierazpena kontuan hartuta eta hiritarrak ez kaltetzeko asmoz, Sopelako Udalak bi erabaki hartu ditu Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasaren gainean.
Bi kasuetan, udal sopeloztarrak 2020ko Erroldaren Onarpenak ezeztatu eta baliorik gabe uztea erabaki du, bai Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kasuan zein ibilgailuak espaloian zehar sartzea eta herri bideak bakarreko aparkaleku gisa, ibilgailuen geldigunerako eta denetariko merkatugaien zamalanetarako erreserbatzearen gaineko Tasaren kasuan ere, horri buruz antolamendu berri bat hartu arte.